Ernesto Gasco, alkategaiak, Bilduk zaindu ez dituen hainbat auzo birgaitzea defendatu du.
Gascok kanpaina-ekitaldia egin du orain hutsik dagoen Artelekun Txomineko auzoko elkartearen kide den Fer Romanekin.
Alkategai sozialista Txominen, Igarako Infernuaren eta Mundaiz Pasealekuaren eta Loiolako kuartelaren birgaikuntzaren beharraz aritu da. Defentsako Ministeriorarekin akordioa lortuz gero, 3.000 etxebizitza berri eraiki ahal izango lirateke. “Etxebizitza hauekin eta Txominenen aurreikusita daudenekin eskaeraren %50ari erantzungo genioke".