Aldapetaren malda ataskoz beteta, obretako kamioiak eta semaforoen ondorioz
Ernesto Gascok bataila-eremutzat jo du erdigunearen trafiko egoera. "Tafikoarentzat tortura hutsa da Bilduk egin duen obra-planifikazio kaskarra dela eta", adierazi du.
"Egoera hau gainera Aste Santuan eman da. Jende asko etorri da honezkero eta egoera hau jasaten ari da. Obrak daude Urbietan eta Easo kaleetan eta ondorioz, moztuta dago Larramendi kalea. Horrez gain, obrak daude Aldapetako maldaren zenbait puntutan. Nori bururatu zaio nahaste-borraste hau?