Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 UZT 16

AUTOBUS GELTOKIKO OBRAK DIRELA ETA, HILABETEZ ITXITA EGONGO DA MARIA CRISTINA ZUBIA

Producto Producto Producto Producto Producto

Uztailaren 21ean, asteartearekin, Maria Cristina zubia itxiko dute, Atotxako autobus geltokia egiteko obrak direla eta.

Halaxe adierazi du Hiri Proiektuetako zinegotzi Enrique Ramosek, eta jakinarazi du hilabetez itxiko dutela zubia, geltokiko azpiegituran eta Egiara doan oinezkoen pasabidean lan garrantzitsuak egin behar dituztela eta.

“Obrak hastean, Udalak behin-behineko egitura bat jarri zuen, trafikoa zubiaren mendebaldeko muturretik bideratzeko”, adierazi du Hiri Proiektuetako zinegotziak. “Laster amaituko dute geltokia itxiko duen goiko lauza; beraz, kendu egin behar da behin-behineko egitura, 200 bat metro koadrokoa, eta behin betikoa egin".

Zubia itxita egongo den lehenengo astean, bota egingo dute behin-behineko lauza, Frantzia pasealekutik zubira pasatzen utzi diona trafikoari, bai eta hari eusten dioten bi pantaila batatxeak ere. Gero, batatxeek utzitako hutsunea beteko dute, eta hormigoizko lauza bat jarriko dute tarte horretan.

Bigarren astean, lauza iragazgaiztu eta babestuko dute, eta goiko lauza egingo dute; horrexen gainean joango da alde horretako urbanizazioa. Bi lauzen artean jarriko dituzte ura, saneamendua, elektrizitatea, telefonoa, argiteria…

Maria Cristina zubia itxita egongo den hirugarren astean, hormatxoak egingo dituzte, goiko lauzan hormigoia zabalduko dute eta zerbitzu sareetako lineak botako dituzte. Laugarren astean, urbanizazioa bera egingo dute: zintarriak, kutxatilak eta bestelako elementuak jarriko dituzte, eta galtzadako seinaleak ere margotuko dituzte.

EGIAKO PASABIDEA

Bestalde, Egiako oinezkoen pasabidea lerrokatzeko lanak egiten ari dira oraindik. Pasabide hori, Frantzia pasealekutik barrena, Nestor Basterretxea plaza berrira aterako da, Tabakalera eraikinaren etorkizuneko sarbidera.

Lerrokadura hori lortzeko, joan den ekainaren 24az geroztik ari dira orain arteko egitura botatzen, eta gero bilbe berria egingo dute; obra hori abuztuaren 24an amaitzea espero da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE