Gaur, Turismo- Informazio Puntu berri bat ireki da Atotxako Renfe Geltokian, Donostia Turismo & Convention Bureauk kudeatuko duena. Bulego berri horrekin, Donostiak 3 informazio puntu izango ditu 2016 urte osoan zehar: Boulevard-eko Turismo- Bulego Nagusia, DSS2016EU Kultur Hiriburuko Informazio Puntua Alderdi Ederreko Andia kalean eta Autobus Geltokiko Informazioa Bulegoa, kanpoko eraikinean, Renfe parean. Horrela, 6tik 18 langilera handituko da arretarako pertsonala, bi bulego berrien irekiarekin eta bulego nagusiaren errefortzuarekin.
Geltokian kokatutako Informazio- Bulegoaren irekiera orduak hurrengoak izango dira: 11.00etatik 19.00etara astegunetan, eta 11.00etatik 15.00etara igandeetan.
Aste Santua hurbiltzen ari da eta bisitari kopuru handia espero denez, Donostia Turismo & Convention Bureauk pertsonala eta eskaintza turistikoa zabaldu egin ditu. Horretarako, turistaren esperientzia hobe dezaketen baliabide ugari eskainiko ditu, hala nola: SSCARD eta BASQUECARD (hiriaren barruan eta inguruan garraioa errazteko), autobus eta tren turistikoa, hainbat informazio- euskarri (mapa turistikoak, opor-gida, gida gastronomikoa, katalogoak…) etab.
Gainera, irtenalditxoak eta bisita gidatuak (kulturala, gastronomikoa, kirol-bisita) zabalduko dira. Hala, egunero egongo da gutxienez bisita bat egiteko aukera.
Donostia Turismoko bulego eta webgunean - www.sansebastianturismo.com- aisia eta kultur- agenda osoa kontsultatu ahali zango da. Aste Santuan, Stop War Festival (kalean kontzertuak, antzerkia, haurrentzako tailerrak, dantza, erakusketak… DSS2016EUk antolatuta), merkatuak eta beste hainbat ekimen egin ahal izango dira.
Era berean, Donostiako Turismo Bulegoak doako wi-fi zerbitzua eskaintzen du ordu erdiz, Boulevard-eko bulegora doazen bisitari guztiek bertan jasotako informazioa Donostia Turismoko webgunean edo beste portaletan aurkitzen dutenarekin osatu ahal izateko.