Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 ABU 13

ASTE NAGUSIA: OSO ERRENTAGARRIA HIRIARENTZAT

Donostiako Aste Nagusia inbertsio ona da hiriko ekonomiarako. Festak Donostian duen zeharkako eragina dela-eta, hogeita bostez biderkatzen da hura antolatzen gastatzen den diru publikoa.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko eta Turismoko zinegotziak adierazi duenez, “udako gure festek aberastasuna sortzen dute hirian; diru publikoaren inbertsio ona dira eta, hori dela-eta, bultzatzen eta sustatzen jarraitu behar dugu.”

Datuok Ikertalde enpresak egindako azterlan batean ageri dira. Xehetasunez betetako lana da, eta festek hiriko sektore desberdinetan duten eragina ikertu du: hoteletan eta, oro har, ostalaritzan; garraioan; merkataritzan, e.a.

2014ko Aste Nagusiko datuei erreparatuta, 1.170.631 euro inbertitu ziren antolaketan, eta festak 26.417.246 euroko zeharkako eragina izan zuen hiriko ekonomian.

Aste Nagusiak sortzen duen zeharkako eragina kalkulatzeko, kontuan hartzen da, batetik, zenbat lagunek parte hartzen duten festan aste osoan eta, bestetik, zenbat gastatzen duten bisitariek eta donostiarrek egun horietan.

Aste Nagusia dela-eta, iaz 360 lanpostu gehiago sortu ziren, gutxi gorabehera.

Erakunde publikoek, festa ekitaldien ondorioz, 7.065.189 euroko sarrerak eskuratu zituzten zergen bitartez, hau da, antolaketa-gastuak baino sei aldiz gehiago eta Udalak festan gastatzen duena baino bederatzi aldiz gehiago.

Ernesto Gascok nabarmendu duenez, “batzuek esaten dute horrelako ekitaldietan dirutza gastatzen dela, baina, egia esan, hiriko sektore ekonomiko askorentzat, batez ere, hirugarren sektorearentzat, Aste Nagusia udako salbamendu tauletako bat da. Esan dezakegu Aste Nagusiko festak pagotxa direla Donostiako ekonomiarako.”

Lagun bakoitzak, batez beste, kopuru hauek gastatzen ditu festetan:

+ hirira etorri eta bertan lo egiten duen lagun bakoitzak 99,3€ gastatzen ditu, batez beste, eguneko

+ hirira etorri baina bertan lo egitera gelditzen ez den lagun bakoitzak, bai eta donostiar bakoitzak ere, 43,8€ gastatzen ditu, batez beste, eguneko

Hortaz, lagun bakoitzak 57,2€ gastatzen ditu eguneko, datu guztiak batera hartuta

Festetara etorritakoei egindako inkestetan oinarritzen den azterlan horrek beste xehetasun bat ere ematen du: zenbat gastatzen duen, batez beste, jendeak bere jatorriaren arabera: donostiar eta gipuzkoarrek 39,2€ gastatzen dituzte egunean; Euskal Herriko beste tokietatik datozenek, 64,9€; Estatuko turistek, 86,3€, eta, azkenik, kanpotarrek, 109,4€.

Aste Nagusira etortzen den lagun bakoitzak, batez beste, 2,3 festa ekintzatan parte hartzen du eguneko. Ikertaldek egindako lanaren arabera, horrek esan nahi du egun bakoitzean 454.334 pertsona desberdinek parte hartzen dutela horrelako ekintzetan.

ASTE NAGUSIAREN BALORAZIOA

Ikertalderen txostenak oinarri duen inkestak Aste Nagusiaren oso balorazio ona islatzen du. Izan ere, 1etik 10eko eskala batean, 7,4 puntu lortu dituzte gure festek.

Gazteek (18-25 urte) eta 50 urte baino gehiago dituztenek nota handiagoa ematen diete: bi adin-talde horietakoek 7,6 puntu ematen dizkiete.

Bisitariek Aste Nagusiaren oso balorazio ona egiten dute, 8,1 puntu ematen baitizkiote, hain zuzen. Donostiarrek, berriz, puntu bat gutxiago ematen diote, hau da, 7,1 puntu.

Inkestari erantzun diotenen arabera, Aste Nagusia turismoa ekartzeko modua da (90,4), sarrerak ekartzen dizkio Donostiari (86,3) eta, gainera, udako festa giroa sortzen du hirian (80,7).

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE