Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 ABU 26

ARTIKUTZAK BERE ZAINDARI SAN AGUSTINEN EGUNA OSPATUKO DU

Producto Producto

Datorren asteazkenean, hilak 28, Artikutzako udal finkak bere egun handia ospatuko du, San Agustin. Finkako ateak irekiko dira, eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Hasteko, 11:00etan, meza izango da, Egieder otxotea bertan dela. 11:30ean, bi pilota partida jokatuko dira, Goizuetako eta Oiartzungo pilota eskolek antolatuta. 17:30ean, herri kirolen erakustaldian, hiru aizkolari bikote eta fardo jasotzaile bat arituko dira jardunean. Amaitzeko, 19:30ean, dantzaldia izango da, Gabezin taldearekin.

Ohi bezala, egunean zehar, eskulanak erakusteko eta saltzeko postuak egongo dira, baita bi txosna ere, bazkaltzeko eta edateko. Artikutzako argazki zaharrak ikusteko aukera ere izango da.

ARTIKUTZAREN MENDEURRENA

Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotzi Enrique Ramosek nabarmendu duenez, “2019a urte berezia da, aurten baitira ehun urte Donostiako Udalak Artikutza erosi zuela. Donostia urteetan aritu zen jabeari ordaintzen ur haiek hornikuntzarako erabiltzeagatik, kalitate handikotzat jotzen baitziren, eta, 1919an, erosi egin zuen finka. Horren truke 3.250.000 pezeta ordaindu zituen, alegia, gaur egungo baliora ekarrita, 7,3 milioi euro inguru”.

Donostiak Artikutzan egiten zuen aprobetxamendu hidraulikoaren ondorioz, zokoratzen joan ziren han egiten ziren beste zenbait ustiapen, hala nola meatzaritza, zur ustiapena, artzaintza eta burdinolak, eta, azkenean, debekatu ere egin zituzten; hala, bere onera etortzen hasi zen natura, eta halaxe jarraitu du gaur egunera arte.

Donostia mende batez finkaren titular izan eta gero, Artikutza, gaur egun, balio naturalistiko handiko enklabea da; Natura 2000 Sareko kontserbazio bereziko eremu (2015) izendatua dago, eta kudeaketa plan bat ere badu onetsia. Plan horretan, hainbat neurri jasotzen dira, finkaren eta, bereziki, balio naturalistiko handiko elementuen kontserbazio egoera babesteko edo hobetzeko.

Ekintza horiek Donostiako Udala ari da egiten, lursailaren jabe gisa, betiere Nafarroako Gobernuarekin adostuta, haren eskumena baita komunitate horretan Natura 2000 Sarea kudeatzea. Horren guztiaren berri Goizuetako Udalari ematen zaio, finka udal mugarte horretan baitago.

Artikutza erosi zuela mendea bete dela eta, Donostiako Udalak finkaren balioei buruzko liburu zientifiko bat eskatu dio Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta dibulgazioko beste bat Dani Burguiri. Gainera, dokumental bat eta hitzaldi sorta bat ere eskatu dizkio Aranzadiri. Jarduera horiek San Telmon izango dira, urriaren 3an eta 4an. Bestalde, Artikutzako informazio panelak berritzen hasi dira. Zehazki, 19 panel jarriko dira, planoak, informazio xehatua eta beste zenbait alderdi agertzen direla. Horrez gain, 59 gezi jarriko dira, ibilbideak, leku interesgarriak eta abar seinalatzeko.

PRESA HUSTEA

Azken urteetan egin den ekintza garrantzitsuenetako bat Enobieta presa hustea izan da. Hamarkadak zeramatzan erabili eta mantendu gabe, eta ez zituen betetzen halako ekipamenduen segurtasuna bermatzeko legediak ezartzen dituen alderdietako batzuk, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak behin baino gehiagotan ohartarazia zuen bezala.

“Joan den urtarrilean amaitu ziren presa husteko lanak, eta harekin zer egin zehaztuko duen proiektua izapidetzen ari gara. Proiektua aurki aterako da lizitaziora, eta hor zehaztuko da presa erabat deuseztatuko den ala beste irtenbide batzuk hautatuko diren”, adierazi du Enrique Ramosek. Gure asmoa da inguruak bere jatorrizko itxura berreskuratzea, mendi hegalak eta Enobieta erreka modu ekologikoan eta pixkanaka biziberritzea, urteetan erabili baita Donostia urez hornitzeko urtegi gisa. Pixkanaka-pixkanaka, ari dira agertzen habitatak, eta hainbat landare espezie hasiak dira kimuak botatzen, urtegia hustu ondoko lehengoratze prozesuaren emaitza gisa; 1,5 hektometro kubiko ere hartzen zituen urtegiak”, adierazi du Ekologiako zinegotziak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE