Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 AZA 19

ARTEA DONOSTIAN, HIRIKO ESKAINTZA KULTURALARI BALIOA EMATEN DION ARGITALPENA

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Artea Donostian” argitalpena sortu du. Bisitariari arte galerien eskaintza oso interesgarria, erreferentziazko zentro publikoak eta hiriko eskultura aipagarrienak biltzen dituzten 3 ibilbide erakusten dituen argitalpena da.

Argitalpenak Donostia Turismoa & Convention Bureauren (DT&CB) baitan dauden 8 arte galeria, 5 erakusketa zentro eta 25 eskultura biltzen dituzten 3 ibilbide jasotzen ditu. 4 hizkuntzatan argitaratu eta DT&CBren bulegoetan eta www.sansebastianturismo.com webgunean (onlineko bertsioan) eskuratu ahal izango da.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Artea Donostian” argitalpena diseinatu du bisitariari Donostiako eskaintza kulturalaren berri emateko; hiri handien mailako kultur eskaintza duen hiria bait da.

Argitalpenak 25 eskultura biltzen dituen 3 ibilbide, 5 erakusketa zentro eta DT&CBren batian dauden 8 arte galeria jasotzen ditu: Hiriko eskulturak ezagutzeko hiru ibilbide:

  • Ibilbide garaikidea kostaldetik: 6 km-ko txango atsegin honetan, duela hamarkada batzuk Euskal Herriko arte-abangoardia sortu zuten artista nagusietako batzuk aurkitzen dira. Ibilbide hau hiriarekin lotura haundia duten hiru obra berrirekin osatzen da.
  • Belle Époque ibilbidea gune erromantikotik: Frantziako kutsua duen eremu erromantikoan, besteak beste, uda igarotzera Donostiara etortzen ziren errege-erreginei eskainitako hainbat lan dago ikusgai.
  • Ibilbide garaikidea Intxaurrondotik: Duela hainbat hamarkadatik, hirigunetik aldenduen dauden auzoetan, arte garaikidea eskultore entzutetsuen lanen bidez barneratzen ari dira. Horixe da, esate baterako, Intxaurrondoren kasua.

Donostiak arte-erakusketen eta kultura arloko espazioen eskaintza anitza eta osoa eskaintzen duten erreferentziazko zentro publiko ugari du. Haien artean doako eran eskaintzen dira: San Telmo Museoa (asteartetan), Kubo Kursaal Aretoa, Tabakalera, Koldo Mitxelena eta D’Museoa (Elizbarrutiko Museoa).

Gidan jasotzen diren, arte galerien artean, honako hauek aurkitzen ditugu: Altxerri, Arteko, Arteuparte Gallery, Cibrián Gallery, Ekain Arte Lanak, Echeberría, Iñigo Manterola Galería de Arte eta Kur Art Gallery. Donostiako ibilbide eskultorikoak arte galerien eskaintza interesgarriarekin osatzen dira.

“Artea Donostian” argitalpena VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren baitan sartu behar da, ardatz estrategikoen artean, kultura turismoa bultzatzearen eta bisitarien aurrean indartzearen aldeko apustua egin baita.

Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzenduta dago eta 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan eta onlineko bertsioa webgune honetan deskarga daiteke.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE