Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureau eta Donostiako Sustapenak bultzatutako Donostia Moda klusterraren baitan dauden 72 establezimendu jasotzen ditu. 4 hizkuntzatan argitaratu eta DT&CBren bulegoetan, kide diren saltokietan eta hoteletan eskuratu ahal izango da. Gidak besteak beste, tokiko markak, etxeak eta diseinatzaileak, estiloa eta “Donostia” zigilu nahastezina biltzen dituzten multimarka saltokiak edo haien historia eta tradizioa direla eta erreferenteak diren saltokiak, bitxi-dendak, arte galeriak etab. biltzen ditu.
Donostia Turismoa & Convention Bureauko webgunean www.sansebastianturismo.com gidaren bertsio hedatua lortu ahal izango da. 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
“Made in San Sebastian” gida VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren baitan sartu behar da. Ardatz estrategikoen artean, tokikoa, berezia eta kalitatezkoa den hiriko merkataritza bultzatzearen eta bisitarien aurrean indartzearen aldeko apustua egin du.
Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Let’s go shopping” gida diseinatu du Donostiako marka eta saltoki bereziak eta kalitatezkoak bisitariari argitalpen bakarrean erakusteko asmoz. Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureauri eta Donostia Moda Klusterrari atxikitako 72 establezimendu biltzen ditu, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak sustatuta Donostia Sustapenaren eskutik.
Gidan jasotako saltokiak 10 ataletan sailkatu dira eta hauetako baikoitzak erosketa-ibilbide bat proposatzen du:
1. Made in San Sebastian Atal honetan, tokiko modako 10 saltoki nagusiak topa ditzakegu. Donostia Estatu mailako eta nazioarteko testuinguruan kokatzen duten marka esanguratsu eta dotoreak daude, hiriari luxua gehitzen diotenak eta “Donostia” zigiluaren estiloa eta berezitasuna uztartzen dituzten multimarka saltokiak ere: Anhelo, Box San Sebastián, Casa Munoa, Goiuri, Irulea, Isabel Zapardiez, Manuela va de fiesta, Minimil, Torrubia and Torrubia eta Zergatik
2. Fashion & accesories Aldabaldetreku, Aristizabal, Arbelaitz, Boutique Look, Cabo Rojo, Espartin, Kett, MM Moda, Muchas Telas, Ponsol eta Skunfunk.
3. Gift Alboka, Aldezahar Lore, El Turista, Euskal Linge, Jacaranda Loradenda, Arcco Amara, Koloreka, Little Ireland, Maria Kala’s, Michael’s, Nomada, Real Sociedad eta Tamayo
4. Sport & Surf Hawaii, Izadi Kirolak, Kirol Music, Pukas eta Superdry
5. Jewellery Antonella, Ayestaran, Bikondo joyeros, Cilveti, Irantzu joyeros, Istra, Kberbi New eta Testone Hojas
6. Beauty Alaitz Cascante Estilistas, Benegas, Luis Diaz, Marta G. Estilismo, Massay Health Inspiration, Milk Peluqueria, Tuka Estética eta Yo Salud
7. Gourmet Aitor Lasa Gaztategia, Chocolateria Aramendia, Goñi Ardoteka, Gourmet, Kañabikaña eta La sevillana
8. Optics Bronte Optikak eta Zinkunegi optika
9. Art & Galleries Arteko, Cibrian Art Gallery, Ekain Arte Lanak, Iñigo Manterola Galeria de Arte eta Kurt Art Gallery
10. Book Stors Elkar, Fnac eta Hontza
Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzenduta dago eta 4 hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan, kide diren saltokietako lokaletan eta hoteletan eskuratu ahal izango da.