Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 OTS 19

“INFERNUA”K ETXEBIZITZA PROGRAMA BAT, HOTEL BAT ETA HIRI PARKE HANDI BAT IZANGO DITU

Producto Producto Producto

Donostiako Hirigintza Sostengagarriko zinegotzigoa hiriaren Plan Orokorra aldatzeko proposamen baten inguruan ari da lanean, helburua izanik hirigintza berritze prozesu oso bati ekitea, gaur egungo eraikin eta pabiloiak eraitsita.

Enrique Ramos Hirigintzako zinegotzi sozialistak aditzera eman du aztertzen ari den planteamenduan 480 etxebizitza inguru egitea aurreikusten dela eta haietatik %60, babes ofizialekoak izango zirela. Etxebizitzak bost dorretan banatzen dira, eta dorreak, 5.000 metro karratuko zokalo bat dute azpian, etxebizitzak lotzen dituena eta komunitate ekipamenduetarako lokalak jartzeko erabiliko dena. Hala, beren lanak egiteko Udalari lokal bat eskatzen dioten erakunde eta elkarteei behar bezalako erantzuna eman ahal izango zaie.

Enrique Ramosek gaineratu du Infernuko esku-hartzearen barruan beste zerbait ere egingo dela: hiru izarreko hotel bat, 8.000 metro karratu inguru izango dituena, arkitektura singularrekoa, bai eta merkataritza gune bat ere, 16.000 m karratukoa, ahal dela bulegoetarako erabiliko dena.

Beste berrikuntza bat ere planteatzen da: hiri parke handi bat sortzea, Añorgako erreka handik pasatzen dela aprobetxatuz. Lehen azpitik pasatzen zen erreka berriro bistan pasako da, eta bere ibilgu osoan guztiz bideratuta egongo da. Horretaz gain, oinezkoen pasealeku bat sortuko da, ia bi kilometro luze izango dena. Infernu aldetik abiatuko da, Errotaburutik eta unibertsitateetatik pasatuko da eta Europa plazako biribilguneraino joango da

Enrique Ramosek esan du, biribilguneez ari garela, aurreikusita dagoela horrelako bat egitea toki horretan, gaur egun, Tolosa hiribidera sartzeko, Infernutik atera nahiz noranzko aldaketak egin behar izaten diren tokian. Biribilgune horrek aukera emango die ibilgailuei mugimendu batzuk egiteko, gaur egun egin behar dituzten lekualdatzeak saihestuz. Hori gertatzen zaie saihesbidetik etorri eta Zuatzu poligonora sartu behar dutenei; Amerika plazako biribilgunearen bitartez sartu behar dute. Infernuko biribilgune berriarekin, Zubiberriko bidetik joko dute Zuatzura.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE