Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 ABE 09

“GABONAK ZURETZAT” PROGRAMAK 250 JARDUERATIK GORA ESKAINIKO DITU

Donostia Gazteriak egitaraua diseinatu du hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde, Donostia Kultura eta bestelako eragilerekin elkarlanean. Haurrentzako, familientzako eta gazteentzako, besteak beste, hainbat tailer, magia ikuskizun eta antzezlan antolatu dira abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra.

Gabonak zuretzat programa, beste behin ere, Donostiara iritsi da. Aurten, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra 250 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haurrentzat, familientzat eta gazteentzat. Hala, hiritarrek eskaintza zabala izango dute Gabonetan: besteak beste, hainbat tailer, magia ikuskizun edota antzezlan. Donostia Gazteriak egitaraua diseinatu du hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde, Donostia Kultura eta bestelako eragilerekin elkarlanean.

Azken batean, kontsumismoari iskin egiten dion kulturaz eta aisiaz disfrutatzeko ekintza mordoa izango dira hiriko hainbat auzotan. Egitaraua bi eskuliburutan bildu da: batek haurrentzako (0-11 urte) eta familientzako jardueren berri ematen du, eta, besteak, gazteentzako direnak jaso ditu (12-30 urte). Horrez gain, www.donostia.eus/gazteria web orrian bilatu daiteke informazioa.

Irudiari dagokionez, gazteen kartela, Markel Blancok, Usandizagako Diseinu Zikloko ikasleak egin du.

Haurrentzako programa Haurrentzako programak (0-11 urte) jarduera ugari eta anitzak ditu. Hiriko 17 auzotara zabaltzen da eta 230 jarduera inguru eskainiko ditu. Honako hauen programazioa biltzen du: Haurtxokoak, Donostia Kultura, elkarteak, kultur eragileak, Cristina Enea Fundazioa, San Telmo Museoa, Tabakalera, Donostia Festak eta Udal Musika eta Dantza Eskola.

Gainera, Donostia Gazteriak sei jarduera antolatu ditu eta Kursaaleko Gabonetako Haur Parkean gune bat izango du. Aurten, Gabonak zuretzat programan Gautena elkarteak parte hartu du ere bai. Hala, abenduaren 31 goizean Haurrentzako Gabon Parkea desgaitasunen bat duten haurrentzat irekiko da bakarrik; beraien beharretara egokitzen den gune bat eskaintzeko.

Gabonak zuretzat programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira, ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera emanez. Bestelako balio batzuk ere landu nahi dira, besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta sormenezko aisialdia, eta horretarako haurrengana iritsi nahi da haien inguruko eta hurbileko entitateen bidez.

Gaztelekuetan (12-17 urte) izango den ohiko egitarauaz gain, gazteentzako eskaintza berezia ere prestatu da. Aipatzekoa da “Esne Beltza” taldeak abenduaren 27an eskainiko duen kontzertua Intxaurrondo Kultur Etxean. 18:00etan izango da, eta 12 eta 17 urte bitartekoentzat espreski antolatu da. Gonbidapenak Donostia Gazteriako bulegoetan (astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00) jaso daitezke eta Donostiako Gaztelekuetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE