Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 UZT 12      ERASO MATXISTEN AURKAKO DONOSTIAKO 2019KO KANPAINA

“BAIETZIK GABE EZETZA DA!” “SI NO HAY SÍ ¡ES NO!”

Producto Producto

Donostiako Udalak kanpaina bat prestatu du festa egunetan zoritxarrez gehiago izan ohi diren eraso matxistei aurrea hartzeko eta aurre egiteko.

Hiriko alkate Eneko Goiak aurkeztu du kanpaina, Berdintasun eta Solidariotasun arloko zinegotzi Duñike Agirrezabalagarekin batera, eta mezu hau azpimarratu da berriro: “Baietzik gabe Ezetza da! Si no hay sí ¡es No!". Eneko Goiak aipatu du "penagarria izan arren, honelako kanpainak beharrezkoak dira oraindik", eta, beraz, azaldu du Udalak "behar den guztietan" errepikatuko duela "sentsibilizazio eta kontzientziazio lanarekin jarraitzeko".

"Iaz, Aste Nagusian hainbat salaketa jarri ziren abusu eta erasoengatik; horregatik, aurten mezu hau errepikatuko dugu: Baietzik gabe ezetza da. Horrek oso argi egon behar du", adierazi du.

Goiak gizarte osoari egin dio eskaera, "baina bereziki gizonei, eragile aktibo izan behar dugulako ekintza mota horiek gerta ez daitezen ez jaietan ez beste edozein unetan. Gure emakume lagunak defendatu behar ditugu, haiek ere askatasun berbera izan dezaten eta jaiez normaltasun osoz goza dezaten. Ezin da matxismorako lekurik egon".

Kanpaina Donostiako Udaleko Berdintasun Departamenduak egin du eta iazkoaren ildo beretik egin da. "Adostasun esplizituaren gaian eragiteko oro har gizartearen eta bereziki emakumeen eskaerari erantzun nahi diogu, 2016ko San Fermin jaietan Iruñean gertatutako talde bortxaketaren sententziaren ondorioetako bati", adierazi du Duñike Agirrezabalagak.

Berdintasun politiken ildo estrategikoetako bat indarkeria matxistaren prebentzioa da, arreta hobetzearekin batera. Gainera, emakume biktimei arreta eskaintzeko baliabideak hobetu, puntu kritikoak kendu eta prebentzioan eraginkorragoak diren kanpaina garatu nahi dira, neskak eta emakumeak ahalduntzearen bitartez.

Berdintasun zinegotzi Duñike Agirrezabalagak hau aipatu du: "indarkeria matxista emakumeen eta gizonen arteko berdintasun faltaren ondorio larrienetako bat da. Egia da alderdi batzuetan, hala nola aukera berdintasunean, aurrera egin dugula, baina emakumeen aurkako indarkeria, jazarpen sexista eta sexu erasoak botere desberdintasunen ondorio dira, gizartearen zati batean irauten duen sexu bortxaketaren nolabaiteko kulturarena, eta azken hori agerian geratzen da jai uneetan eta inguruneetan".

Indarkeria matxista ezabatzeko hainbat angelutatik jardun behar da: erakundeek prebentzioa egitea gizarte eta hezkuntza eragileekin lankidetzan eta gizartea inplikatzea erasoen eta jarrera sexisten aurka. Aurten, prebentzio kanpaina Karmengo jaietan hasiko da, asteburu honetan bertan, eta Eguberriak arte iraungo du, arreta berezia jarrita Aste Nagusian eta Euskal Jaietan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE