Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2015 UZT 29

3.000 M3 KENDUTA ONDARRETATIK

Producto Producto Producto Producto Producto

Gaur gauean amaituko dira Ondarreta hondartzatik hondarra galbahetu eta harriak kentzeko lanak, mareabehera dagoen bitartean. Begiz jota, 3.000 metro kubo pasatu dituzte galbahetik, eta, haietatik, % 30 harriak dira.

Hondartza gainazalean agertzen diren harririk handienak kentzea da egiten ari den eragiketaren helburua. Egiaztatu dugunaren arabera, dena dela, itsasbazterrean, mareabehera dela, hartxintxarrak metatzen dira, mareekin batera mugitzen baitira. Horretarako, galbahea duen traktore bat ekartzea erabaki dugu, eta harritxo horiek kenduko ditu horrek. Uda osoan, noizean behin galbahetuko du hondarra, hondartza egoerarik onenean egon dadin bainuzaleentzat eta ibiltarientzat. Gaur bertan saio bat egingo du, zenbateraino den eraginkorra erakusteko, eta, beharbada, hondartza mantentzeko lanetarako erabil liteke denboraldia amaitu arte.

Egunotako eragiketa bukatutakoan, hondarra hondartzatik zabaltzen eta berdintzen hasiko dira, bahetu bitartean mugitu eta metatu baitute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE