Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 OTS 14

2019 URTEAN SAN SEBASTIAN-GIPUZKOA FILM COMMISSION-EN ELKARLANAREKIN EGINDAKO FILMATZEEK 10 MILIOI EUROKO INPAKTU EKONOMIKOA ERAGIN DUTE GIPUZKOAKO LURRALDEAN

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta “La línea invisible” (Movistar) telesailek, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin eginak, 2019 urtea urte historiko bilakatu dute, Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzeei dagokienez.

Izan ere, proiektuen garrantzia eta kalitatea handia izan da eta aurrekontu gisa izan dituzten 35 milioi euroek ondorio ekonomiko handiak eragin dituzte. Datu ekonomikoez gain, Woody Allenen tamainako nazioarteko zuzendari baten film batek hiriaren eta lurraldearen irudian izan dezakeen eragina ere nabarmendu behar da.

SSGIFilm Commission Gipuzkoako lurraldeko filmatze guztiei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa da (garapen-agentziekin elkarlanean), Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren menpe dagoena.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Enrique Ramosek, adierazi zuen: Datu hauek urte askoan zehar bertako zinematografia eta ikus-entzunezko sektorea sendotzeko egin den ahaleginaren emaitza dira, proiektu konplexuenei aurre egiteko profesionalizatuta eta prestatuta dagoen sektore bat finkatzeko. Ekoizpen handi hauekin lurraldeak ikus-entzunezko filmatzeetarako duen erakarpenahalmena ere argi geratzen da.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en bigarren urtean, Gipuzkoako ikus-entzunezko filmatzeak ahalbidetzen dituen bulegoak ikus-entzunezko 84 proiektu artatu zituen eta guztira 424 grabaketa-egun egon ziren, bai hiriburuan, bai Gipuzkoako hainbat udalerritan. Honakoak dira garrantzitsuenak:

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE