Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 EKA 26

ZUBIAURREN DEN OINEZKOEN PASABIDE BAT BERRIZ IREKI DA, HARRIRIK EZ ERORTZEKO “FORRATU” ETA GERO

Producto Producto

Enrique Ramos Hirigintzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkariak iragarri du Intxaurrondo auzoko Zubiaurre pasealekuko 50. zk.aren aurrean, Renferen trenbideen gainean, dagoen pasabide bat gaur bertan irekiko dela berriz ere oinezkoentzat.

“Pasabide hori berritu beharra dago; izan ere, egoera txarrean dago, denboraren poderioz. “Adifek hala eskatuta, itxi egin zen, trenbidean edo trenen gainean hormigoi puskarik ez erortzeko, baina auzotarrak kexatu egin dira, batez ere, hadik hurbil dagoen erretiratuaren elkartearen erabiltzaileak.”

Kontuan hartu behar da, pasabide honetatik ehun metrora, gutxi gorabehera, beste bat dagoela, Renferen trenbideen gainean hau ere. Aurreko udal gobernuak guztiz berritu zuen, 350.000 euroko inbertsioa eginda, ia.

Arrapalak jarri zituen bertan, eskaileren ordez. Orduan, Udalak Zubiaurre pasealekuko 50. zk.aren aurrean dagoen pasabidea itxi zuen eta, horrekin batera, berritzeko proiektua enkargatzeko izapideei ekin zien.

“Auzotarren eta erretiratuen elkartekoen eskaera dela-eta, Udalak sare batekin estali du pasabidea, harri puskak ez erortzeko trenbideetara. Lan hori eginda, gaur bertan irekiko da pasabidea, berrikuntza lanak hasi arte”, Enrique Ramosek esan duenez.

Sarearekin estaltzeak 10.000 euroko gastua ekarri du eta, bestalde, jartzeko lanak atzo bertan amaitu ziren. Pasabidea berritzeko proiektua idatzita dago jada eta badu 290.000 euroko hornidura 2015eko aurrekontuan. Onartzeko zain dago eta, jakina, gero obrak lizitatu beharko dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE