Urgull mendiak saneamendu sare berri bat estreinatuko du datorren udazkenean, ur beltzak lurrera isurtzea saihesteko. Ur hornidura ere hobetuko da; presio handieneko baldintzetan iritsiko da Motako gazteluraino, eta bisitarientzat autolinpiblea jarriko dute.
Miguel Angel Diez sozialista Bide Publikoetako zinegotziaren ustez, jokaera hori "are larriagoa bihurtu da, mendira igotzen diren bisitarien kopurua handituz joan den neurrian".
Milioi bat euro pasatxo balio du proiektuak, eta benetako saneamendu sarea sortuko du mendiaren instalazio ezberdinetarako, hala nola, Motako gaztelua, Natur Txokoa edota bolborategiko taberna.
Mendiko hornidura sarea ere berrituko dute, Motako gazteluan ur presio handiagoa izateko, eta horri esker hiriko historiaren museoko eraikineko komunak hobetuko dituzte. Iturriaren inguruan komun autolinpiagarri bat jartzea aurreikusten da.