Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 AZA 20

UDALAK ZABALIK DU EPEA HIRITAR MEREZIMENDU DOMINAK ETA URREZKO DANBORRA JASOTZEKO HAUTAGAIAK AURKEZTEKO

Abenduaren 7ra arte, zabalik egongo da Donostiako herritarrek eta elkarteek Hiritar Merezimendu Dominak jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea.

Epea zabalik dago jada, eta dagoeneko hasi dira talde eta elkarte asko Alkatetzaren gutuna jasotzen, beharrezko informazio guztiarekin, izenik proposatu nahi izanez gero 2016ko sarietarako.

Herritarren partaidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, “Donostiako herritarrak eta elkarteak animatu nahi ditut pertsonen edo elkarteen izenak proposatzera, hiriaren alde aparteko lana egiten ari direnak edo egin dutenak, eta, proposatzaileen iritzian, aitortza publikoa merezi dutenak”.

Duela urte batzuetatik hona, bost domina ematen dira urtean, Udalaren Ohore eta Sarien Araudiaren arabera, eta Udalak erabakitzen du saria nori eman, herritarren eta udal taldeen proposamenak jaso ondoren.

“Hautagaiak proposatu nahi dituztenek –adierazi du Agirrezabalagak– eskabide orri bat bete behar dute, hautagaiak egin duen lana edo merezimenduak azalduz, eta Udalaren edozein erregistro orokorretan aurkeztu behar dute” (Udaletxean, Goikoa Jauregian, Morlanseko eraikinean, Altzako Alkateordetzan, Herritarren Partaidetzako Zerbitzuan eta hiriko kultur etxeetan). “Hautagaitzari, proposamena babesten duten pertsonen edo elkarteen zerrenda erants dakioke, baita hautagaiaren merezimenduak nabarmentzen dituen dokumentazioa ere” erantsi du Partaidetzako zinegotziak.

Proposamenak jasotzeko epea amaituta, hautagai bakoitzaren espedientea egingo du sailak, eta gobernu organoei helaraziko dizkie, eztabaidatu eta erabaki dezaten.

Hiritar Merezimendu Dominak ekitaldi solemne batean entregatzen dira, Udaletxeko Pleno Aretoan, San Sebastian egunaren bezperan.

Gainera, zabalik dago ere Urrezko Danborra jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea, urtero Donostia Turismo Elkarteak ematen duen saria.

“Sari honetarako hautagaiak proposatzeko epea abenduaren 18an amaituko da, eta proposamenak egin ditzakete pertsona fisikoek nahiz juridikoek, eta baita udal talde politikoek ere”, adierazi du Duñike Agirrezabalagak. Hautagaiak aurkezteko, Erregistro Orokorrera edo Turismo Elkartearen egoitzara jo behar da.

Urrezko Danborra ematen zaie, beren ibilbideagatik, lan profesionalagatik edo beste edozein arrazoirengatik, kanpoan gure hiriaren irudi positibo eta erakargarria zabaldu duten pertsonei, hiriaren ahalmen turistikoa indartzen, hiria ezagutarazten, kanpo proiekzioa sendotzen eta beste herrialde, hiri, organismo eta pertsonekin adiskidetasun loturak estutzen lagundu dutenei.

Kasu honetan, Donostia Turismo Elkartearen Administrazio Kontseilua arduratzen da hautaketaz, eta udalbatzaren gehiengo osoak berretsi behar du erabakia. Urtean Urrezko Danbor bakarra ematen da, eta saria jabegabe ere geldi daiteke.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE