Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 AZA 23

UDALAK TXUKUNDU EGINGO DU MUNDAIZ ZUBIA

Donostiako Udalak erabaki du Mundaiz zubia estaltzen duen urre-koloreko pintura konpontzea, duela sei urtez geroztik altxatuak baititu eta oso hondatuta baitago. Lehen alkateordeak esan duenez, ezin gara denbora gehiago egon ezer egin gabe, hiriko sarbide batean dagoen zubi baten estetika bere onera ekarri behar dugu.

Egia esan, zubia egiteko obrak amaitu eta denbora gutxira ikusi zen alde ikusgarrienetako puntu batzuetan urre-koloreko pintura-geruza aldez altxatzen ari zela.

Harez geroztik, pintura zati gehiago altxatu izan da, zubiaren estetika desitxuratzen. Horren ondorioz, zubia modu atipikoan hondatuta dago kaxoi mistoen pinturari dagokionez. Ernesto Gascok azaldu duenez, arazoa sortu da poliuretanozko azken geruza altxatu delako, ez baitu itsaspen nahikoa aurreko geruzarekin.

Arazoa hauteman eta gero, bi enpresa espezializatuk (Ingezero eta Otecriera) hainbat proba egin zituzten eta haietatik ondorioztatu zuten pintura altxatzen dela poliuretanozko geruza zuria ingurumen baldintza desegokietan aplikatu zelako.

Udalak pentsatu zuen erantzukizuna zubia eraiki zuen enpresarena zela, Ernesto Gascok adierazi duenez. Finantza Zuzendaritzak erreklamatzeko prozedura bati ekin zion eta, kontratistak ez badu bere erantzukizuna onartzen, Udalak haren ordez egingo ditu lanak.

Horretarako, zubiko pintura konpontzeko proiektu bat enkargatuko da, zinegotzi eskudunaren ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan zehaztuko da zer sistema erabiliko den pintatzeko, bai konposizioaren aldetik bai prozeduraren aldetik.

Zailena izango da aldamioak jartzea zubian, hondatutako pintura kendu, zurrutadaz garbitu eta berriz pintatu ahal izateko, betiere kontu handiz ibiliz Urumea ibaiari inolako erasanik ez egiteko, esan du Ernesto Gascok. Lan horiek egiteko, orga bat erabiliko da, luzetara mugituko dena zubi osoan zehar. Ibilbide bakoitzean, geruza oso bat egingo du egitura osoan.

Lanak hiru fase hauetan egingo dira:

- Gainazala prestatzea: presio handiko ur zurrutadaz (800 kg/cm²) – hidrojetting.

- Lehen geruza aplikatzea: inprimazio geruza orokorra, 120 mikrakoa, disolbatzailerik gabeko epoxi erako produktu batekin.

- Bigarren geruza bat aplikatzea: aurreko geruza bera.

- Hirugarren geruza aplikatzea: akaberako geruza orokor bat, gaur egungo kolorea duen poliuretano alifatiko erako produktu batekin. P

roiektua egiteko agindua eman da eta epeak hasi dira: proiektua azaroaren 26an, ostegunarekin, aurkeztu beharko da; obra, abenduaren 18an kontratatuko da, eta lanak, urtarrilaren 4an hasiko dira. Hiru hilabete iraungo dute.

Mundaiz zubia 2000ko maiatzaren 13an inauguratu zen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE