Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 ABE 14

UDALAK %15 JAITSIKO DIE ZABOR TASA 5. EDUKONTZIA ERABILTZEN DUTENEI

Donostiako Gobernuak %15 merkeago kobratuko die zabor tasa 5. edukiontzia erabiltzen dutenei, hau da, gai organikoak birziklatzeko erabiltzen den edukiontziaz baliatzen direnei. Hala, bere gain hartutako konpromisoetako bat beteko du Gobernuak, eta berretsi egingo du zaborra birziklatzearen alde egindako apustua. Izan ere, birziklatzea gora doa gure hirian eta, orain, biltzen den guztiaren %39 da.

Ernesto Gasco Donostiako lehen alkateordeak eta Alfonso Gurpegui Ingurumeneko zinegotziak kanpaina bat aurkeztu dute gaur, 5. edukiontziaren erabiltzaile gehiago lortzeko asmoz, horrek ekarriko baitu birziklatze tasak handitzea eta zabortegietara eramaten den zaborra murriztea.

Ernesto Gascok gogora ekarri duenez, 5. edukiontzia erabiltzen dutenei zabor tasa jaistea talde sozialistaren lorpena izan da, zuzenketa baten bidez lortu baikenuen Ordenantzan sartzea. Orain, gure proposamena errealitate bihurtu da, edukiontzi hori erabiltzen dutenei zaborraren ordainagirian aplikatuko zaien %15eko murrizketa hori dela-eta.

Formula finkatzeko irizpideen inguruko eztabaida neketsua izan da. Bosgarren edukiontzia erabiltzen duten pertsonak askotarikoak dira eta, hortaz, kasuistika oso handia da. Azkenean, honako irizpide hau hartu dugu: deskonturako eskubidea izateko, donostiarrek 5. edukiontzia erabiltzeko behar den txartela izan behar dute eta edukiontzia, gutxienez, hilean lau aldiz erabili. Ezarritako baremoak kontuan hartzen du “hilabeteko oporraldia” izatea.

Seme-alabak dituzten familiek, seguruenez, gehiago erabiliko dute edukiontzi organikoa —Ernesto Gascoren esanetan— eta pertsona bat edo bi bizi diren etxeetan, gutxiago erabiliko da. Baina gure asmoa da edukiontzi marroia erabiltzea sustatzea, hari esker nabarmen jaisten bada zabortegira eramaten den zabor kopurua.

Ernesto Gascok azaldu duenez, datuei erreparatuta, ia 10.000 pertsonak izango dute aipatzen ari garen deskontua zabor tasan, eta horrek esan nahi du Udalak 125.000€ inguru itzuliko dituela aurten.

Deskontua, erabiltzaileak txartela eskuratzean aditzera ematen duen kontu korrontean sartuko da zuzenean. Txartel bat emango da etxebizitza bakoitzeko, eta etxebizitza horrek Donostian kokatua egon behar du. Gaur egun, 20.726 erabiltzailek dute 5. edukiontzia erabiltzeko txartela, hau da, Donostiako etxebizitzen %26,95ek. Ezarritako irizpideen arabera, erdiek izan ditzakete aipatzen ari garen deskontuak zabor tasan.

Honakoak dira ehunekoak, auzoka: Amara Berri da 5. edukiontziaren erabiltzaile gehien duen auzoa (etxebizitzen %35,4), haren atzetik, Miracruz-Bidebieta datoz (%29,9); Gros (%29,6); Egia (%27,4) eta Añorga (%27,3). Erabiltzaile gutxien dituzte Igeldok (%3,59), Zubietak (%8,18) eta Zorroaga-Miramonek (%13,95).

Aipatzekoa da, bosgarren edukiontziaz gain, konpostaje zuzena, bai etxean egiten dena bai komunitarioa. Konpostajeari dagozkion hobariak lehendik ezarrita daude. Donostian, 87 familiak hartzen dute parte konpostaje komunitarioan eta 616 familia izena emana daude etxeko konpostajean; horietaz gain, beste 120 familiak interesa erakutsi dute edo informazioa eskatu.

Bosgarren edukiontziaren erabiltzaile kopurua handitzeko, kanpaina bati ekin zaio lehen esan bezala. Honako leloa du: “Edukiontzi marroia, morroi izan gabe – Este contenedor no es un marrón”. Kanpainak herritarrei ohartarazi nahi die materia organikoa birziklatzearen garrantziaz, hondakinen frakzio hori birziklatzeak dakartzan abantailez informatu eta konposta sortzeko erabil daitekeela jakinarazi. Hala, edukiontzi marroia abantaila da ingurumenerako, eta ez “fardel” bat (gazteleraz diogun bezala, ez da, inola ere, “un marrón”).

Kanpainako liburuxkak bihar hasiko dira 35.000 etxebizitzetako buzoietan banatzen, Aieten, Antiguan, Altza-Larratxon, Erdialdean, Ibaetan, Intxaurrondon, Martutenen eta Loiolan, besteak beste.

Liburuxkan azaltzen da nola izena eman 5. edukiontziaren esperientzian parte hartzeko, nola jaso poltsak eta zer hondakin organiko motak utzi daitezke edukiontzian, konpostatu ahal izateko. Kanpainaren helburua da orain baino donostiar gehiagok parte hartzea gai organikoak birziklatzeko prozesuan, horrela lortuko baitugu zabor gutxiago eramatea zabortegira.

Urtarrilean, kanpainaren bigarren zatia egingo da. Orduan, iragarkiak jarriko dira txitetan, irratietan eta autobusetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE