Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 API 18

UDALA MIKEL LABOA ETA GLADYS DEL ESTAL PASABIDEEN ARTEKO BIDEAREN KOTA JAISTEA AZTERTZEN ARI DA CRISTINA ENEAN BARRENA

Producto Producto Producto

Donostiako Udala hainbat taldek babestu duten Loiolako Erriberako auzokoen erreklamazio bat aztertzen ari da, Cristina Enean barrena Mikel Laboa eta Gladys del Estal pasabideak elkartzen dituen bidearen malda arintzeko.

Pertsona ugarik erabiltzen dute ibilbide hori egunero, eta, horri esker, erdigunearen eta auzoaren arteko joan-etorriak izugarri mozten dituzte. Halaber, parkean barruan bizikletek duten bide baimendu bakarra da; beraz, planteatutako erreklamazioak Kalapieren oniritzia ere badu.

Duela zenbat egun, Alfonso Gurpegui eta Duñike Agirrezabalaga Bide Publikoetako eta Herritarren Partaidetzako zinegotziek bilera bat izan zuten Loiolako Erriberako auzokoen elkartearekin haien proposamena entzuteko eta udaletxeak esku-hartze hori aurrera eramateko dituen proiektuak aurkezteko.

Bi pasabideak eraiki zirenean parke barruko bide batekin lotu ziren. “Garai hartan, parke barruko bidea egokitu zen, inguruko zuhaitzei ahalik eta gutxien eragiteko ahaleginak eginez”, adierazi du Alfonso Gurpeguik. “Eragozpen nagusia da konponbide honek % 6,8ko batez besteko maldak sortu zituela bidearen 141 metroko luzera osoan -tarte jakin batean % 17koa da- Mikel Laboaren pasabidearen eta Mundaiz ikastetxeko sarreraren artean; mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, haur kotxeak erabiltzen dituzten familientzat edo adinekoentzat edo txirrindularientzat zailtasun erantsi bat da."

Auzokoekin eta elkarteekin aztertu eta eztabaidatutako proiektuak parkean barrena egiten den ibilbidearen zailtasuna desagerrarazi nahi ditu, trazatu leunagoa eman eta erabileren araberakoa izan dadila ahalegindu.

“Gauzatu daitekeen proposamenak ez lituzke % 8tik gorako maldak izango, eta, horrela, irisgarritasun baldintzak beteko lirateke”, esan du Gurpeguik. “Horretarako, bideak egun duen trazatua mantenduko litzateke, baina lur erauzketa eta betelanak eginez. Lur erauzketak bidearen 56 metro hartuko lituzke eta betelanarenak, berriz, 63 metro, baita parkean egingo diren obren eraginak ahalik eta gehien gutxitzeko zurezko pasabide bat barne.”

Arazo nagusia horrek guztiak bidearen ertzean dauden zuhaitzen gain izan dezakeen eragina da, kalteak izan baititzakete sustraietan eta obra eragiketetan; ale batzuk moztu beharko lirateke. “Eragin horren berri eman da trazatua aldatzea eskatu duten elkarte eta taldeekin eginiko bileran", esan du Duñike Agirrezabalagak, Partaidetzako zinegotziak.

Esku-hartzearen aurrekontua 135.000 eurokoa da, eta obrak bi hilabeteko epea beharko luke.

Duñike Agirrezabalagak adierazi du “elkarte eta taldeek planteatutako beste eskaera batek zerikusia duela parkeko ordutegiekin, pasabideen arteko joan-etorriak mugatzen baitituzte eta, ondorioz, Erriberaren eta hiriko erdialdearen arteko komunikazioak. Parkeko atea eskuz itxi eta irekitzen du Udaltzaingoak. Aztertzen ari dira irekitze eta ixte sistema automatizatu bat ezartzea; hartara ordutegia egokiagoa izango litzateke".

Hobekuntzak planteatu dituzten elkarteak hauek dira: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea, Elkartu, Kalapie, Martuteneko Auzo Elkartea, Amara Berriko Auzo Elkartea, Mundaiz ikastetxeko gurasoen elkartea eta Gielmar-Gipuzkoako elbarriak martxan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE