Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 IRA 24

TXOMINENEKO LEHIAKETA, ESLEITZEAR

Donostiako Udal Gobernuak datozen egunotan esleituko du Txomineneko hirigintza garapenerako lehiaketa, gaur komunikabide batean argitaratu den informazio batek kontrakoa badio ere.

Hala, bada, Enrique Ramos Donostiako Udaleko Hirigintzako zinegotziak azaldu duenez, udal gobernuak laster esleituko dio Txomineneko lehiaketa teknikarien balorazioaren arabera lehen postua lortu duen enpresari.Nolanahi izanda ere, plangintzan jasotako lur batzuei buruz Auzitegi Gorenak emandako epaia dela-eta, Udala saiatzen ari da akordio batera iristen enpresarekin, lehiaketa esleitu eta gero, etenda uzteko, plangintza epaian agindutakora egokitu arte.

Hortaz, Enrique Ramosen esanetan, Txomineneko lehiaketa aurrera doa. Laster esleituko da eta Auzitegi Gorenaren epaian bildutako baldintzetara egokituko da. Helburua da, argi eta garbi, lehenbailehen ekitea hiriko auzo horretako obrei.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE