Turismoaren portaera Donostian, %9,26ko igoera jasangarria eta batez ere behe-denboraldian hazten dena. 2018an Donostia hazi egin da bisitarien sarreran eta ostatu-gauetan. Donostiako marka turistikoa sendotzera eta turismoaren desestazionalizatzera bideratuta daude ahaleginak. Helburu eta beste erronka batzuk Turismo Plan Gidarian jasotzen dira.
2018an gaualdiak, batez ere, behe-denboraldian hazten dira. Hazkunde handieneko hilabetea azaroa da, %14,16 (martxoa eta apirila kontuan izan gabe 2017ko Aste Santua eta 2018, martxoan eta apirilean izan baitzen, datuak desitxuratuz).
Turismoaren nazioartekotzea nabarmentzen da; atzerritarrak % 57,86 dira dagoeneko. 2013. urtera arte bisitari gehienak estatukoak ziren, eta urte horretatik aurrera, joera alderantzikatu egiten da, eta pixkanaka nazioarteko bisitarien ehunekoa handitzen doa.
Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Donostiako turismoaren bilakaera positiboa erakusten duten datuengatik, “Turismoaren bilakaera positiboa erakusten dute eta hiriak kalitatezko turismoaren eta turismo iraunkorraren aldeko egin duten apustuaren ondorio dira”
Donostia Turismoa & Convention Bureauk, Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Zuzendaritza Planaren helburuak ezarri ditu, nazioartekotzea, desestazionalizazioa eta norakoaren benetakotasuna sustatuz. Balantzearen datuek erakusten dute norabide egokian aurrera egiten dela.
EUSTATEN ABENDUKO DATUAK
Abenduan, Donostiako turismoaren portaera ona mantentzen da, bai gaualdietan eta baita bidaiarien sarreretan ere. Bidaiarien sarrerak % 14,2 igo dira aurreko urtearekin alderatuta, eta gaualdiak % 11,7.
Batez besteko egonaldien iraupena, gainera, abenduko azken hilabete honetan ere hobetu egin da, pertsonako 1,87 gau eman ditu bisitariak Donostian.
Turismoaren nazioartekotzea nabarmentzen da hirian. Atzerritarren sarrerak bikoiztu dira eta euren egonaldi luzeekin helmugaren batez besteko egonaldien media hobetzen dute.
Donostiako hotelen betetze maila ere igo da, plazatikoa %1,5 hobetu da eta gelatikoa berriz, %1,4ean hobetu da. Halaber, aipatzekoa da, hiriaren hotel-eskaintza hazi arren, egunero 400 plaza gehiago eskaini diren arren, hazkundea mantendu egin dela.
Hilabete honetako datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren ardatzekin, hots, internazioalizazioa, desestazionalizazioa eta batez besteko egonaldia luzatzea.