Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAI 30

TALENTUA ITZULTZEKO ESTRATEGIA

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia UP! Planaren esparruan, 262.000 ¤-ko laguntzak abian jarri ditu, arrazoi ezberdinak medio nazioartean edo Euskal Autonomia Erkidegoz kanpo aurkitzen diren pertsonak hirira itzultzeko eta haien garapen profesionalerako. 35 urtetik beherako pertsonentzat dira, gutxienez unibertsitate-mailako titulazioa dutenak, lizentziatura edo diplomatura, edota goi-mailako Lanbide Heziketa. Kontratuak urte batekoak izango dira, eta horietarako diru-laguntza gehienez 52.400 ¤-koa izango da.

Ikerketa, berrikuntza eta ezagutza bultzatzeko estrategia funtsezkoa da Ernesto Gasco zinegotziak zuzendutako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarentzat, hiriaren eredu ekonomikoa eraldatzea lortze aldera. “I+G+b-n aritzen diren agenteak pilatzea eta indartzea nahi dugunez, horretarako ezinbestekoa da talentua erakartzea eta talentuari hemen eustea. Arrazoi ezberdinak medio emigratu behar izan duten pertsonengana zuzentzen gara, eta, ezagutzarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten proiektuak burutzeko, hiriko enpresa eta erakunde ekarleek kontratatzeko aukerak eskaintzen ditugu”, esan zuen Gascok. Halaber, ondorengoa nabarmendu nahi izan zuen: “gure gazte kualifikatuek beren karrera profesionala hirian gara dezaten hartzen joango garen lehen neurrietariko bat da hau”. Azken helburua da “Donostia berrikuntzan erreferentea izatea”.

Lehen urratsa proiektu berritzaile estrategikoak, denboran ibilbidea dutenak, aurkezten dituzten hiriko enpresek emango dute. Gazteek kalitatezko lana bilatzea lortu nahi da eta hiria pertsona oso kualifikatuentzako lan-aukeren espazio bezala sustatzea. Kontrataturiko pertsonek ondorengo baldintzak lortu beharko dituzte:

  • 35 urtetik beherakoak izatea.
  • Gutxienez unibertsitate-mailako titulazioa, diplomatura edo lizentziatura, edo goi-mailako Lanbide Heziketa izatea.
  • Donostian jaio izatea edo hirian gutxienez 5 urteko denboraldian erroldatuta egotea edo Donostian kokatutako fakultate edo unibertsitate-eskola batean titulazioa lortua izatea.
  • Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegoz kanpo bizitzea 2015eko abenduaren 31n eta, gutxienez, urtebeteko denboraldian etenik gabe.
  • EAEn lanik ez egin izana 2015ean eta 2016an.

Laguntzak eskuratu nahi dituzten tokiko enpresek proiektu berritzailea aurkeztu beharko dute. Kontratazioak jarduera-eremu hauetan egingo dira: merkaturatzea, nazioartekotzea, finantzaketa edo berrikuntza.

Lan-kontratazioak gutxienez urte batekoak izango dira, %100eko lanaldiarekin, eta lan harremana gutxienez beste urte batekoa izateko konpromisoa hartuko dute. Konpromiso hori kontratuaren lehen urtearen amaieran betetzen ez bada, emandako zenbatekoaren %80a ordainduko da. Langileak gutxienez 40.000 €-ko soldata gordina izango du, Gizarte Segurantzaren gaineko kostuak sartu gabe. Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta baliabideak agortu arte luzatuko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE