Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 URR 14

SUSTAPEN EKONOMIKO ETA ENPLEGUKO ZINEGOTZIGOAK DONOSTIAKO MODAREN KLUSTERRA SORRERA SUSTATU DU

Moda-industriako enpresak, profesionalak eta eragileak lotuko ditu, eta hainbat alderditan egingo du lan, prestakuntza, berrikuntza edo sektorearen nazioartekotzean, esate baterako
Producto Producto Producto Producto Producto Producto

Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotzigoak Donostiako Modaren Klusterraren sorrera sustatu du. Sustapen Ekonomikoko zinegotzi arduradun eta ideiaren sustatzaile Ernesto Gascok adierazi duenez, “Kluster honen sorrera moda negozio-nitxo bihurtzeko ideiatik dator, eta bertan hainbat eragilek sektorea biziberritzeko jarraitu beharreko estrategia prestatuko dute”. Moda-sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzea da helburua, eta firmei balio erantsiko zerbitzuak eskaintzea banakako eta taldekako ekimenen bidez.” Alde horretatik, aipatu du inplikazio handia lortu dela tradizioz hirian garrantzi handia izan duen sektore bateko eragileen proiektuan.

Modaren Klusterrak urriaren 1etik aurrera egingo diren ekintzak proposatuko ditu. Haien artean, nazioartekotze-prozesuak daude, eta haien barnean atzerriko prestakuntza sustatzea dago talentu handieneko pertsonei bekak emanez. Gainera, nazioarteko eskola ezagunenetarikoren batekin itunak nahiz akordioak erdiesteko lan egingo dute haietakoren batek bere egoitza Donostian jar dezan.

Sustapen Ekonomikoko zinegotzi arduradun Ernesto Gascok adierazi du Modaren Klusterraren beste xedeetako bat honako hau dela: “Estrategia bat antolatzea turismoko sektoreari tokiko produktu bereizia eskaintzeko; horrenbestez, modako kate handien eskaintza aukera eraginkor baten modura ikusi ahalko da”.

Espainia- eta nazioarte-mailan hiriko firma eta diseinatzaile aipagarrienei emandako laguntza logistikoa, finantzarioa eta publizitate-laguntza ere sartzen da hurrengo ekintzen artean; horrekin batera, diru-laguntza batzuk banatzea enpresa berriak sortzeko Donostiako Sustapeneko ekintzaileei laguntzak emateko programen bidez. Moda-sektoreko komunikazio-ekintzei babesa ematea eta Klusterreko kideentzako enpresa-aholkularitza ere, etapa honetan finkatutako beste helburu batzuk dira.

Moda-sektorea deitzen zaie, janzteko arropa, oinetako eta osagarrien sorkuntzari lotutako ekoizpen-sare, enplegu eta zerbitzu guztiei, zentzurik zabalenean. “Donostiak 1.000 enpresa eta saltoki inguru ditu moda-arloan, eta haietatik 126 industriako enpresak dira: diseinatzaileak, firmak, jantzigintzako enpresak, prestakuntza espezializatua…”, adierazi du Ernesto Gascok. “Zuzenean 2.750 pertsonari lan ematen dien sektorea da, industria eta merkataritzako sektorearen artean, hau da, hiriko enplegu guztiaren % 2,63. Jarduera ekonomiko honek 98,5 milioi euro inguruko fakturazio-ratioak eskaintzen ditu.”

Donostiako eta inguruko etxeetan arropa, oinetako eta osagarrien merkataritza-gastua familiako kontsumoaren hirugarren postuan dago, ontziratutako janariaren eta janari freskoaren atzetik.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE