Aste Nagusia helmugara heltzen ari da. Bihar, larunbatean, amaituko dira jaiak, gauean milaka lagun elkartuko direlarik hainbat festa gunetara.
Gauero bezala, printzipaletako bat suziriak izango dira. Ohituraren arabera, suziriak musikatuak izango dira, eta Ricardo Caballer-en Ricasa enpresak botako ditu.
Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascok adierazi duenez, “azken traka izango da su eta musika ikuskizunaren erramua, badiaren erdiko plataforma batetik kalibre handiko karkasak erabiliko baitituzte”.
Ernesto Gascok adierazi duenez, plataforma Donostiako badiaren erdian ezarriko dute. 5,5 metro x 5 metro da, eta 56 tonari euts diezaieke. Egunez, suziriak kaian egongo dira, eta ikuskizuna hasi aurretik eramanago dute badiara.
Segurtasuna dela kausa, debekatuta egongo da su bilduma bota bitartetan segurtasun alorraren barruan (zirkulu urdina) diren itsasontzietako ontzigainean egotea. Suak ontziren batetik ikusi nahi izanez gero, 300 bat metroko segurtasun esparrutik kanpo egon beharko dute.
“Ikusgarria izango da, Donostian inoiz ikusi ez dugun gauza bat”, adierazi du Turismoko zinegotzia. “Su jausiak ikusi ditugu uhartetik Urgullera, suak Damen Bateriatik, Igeldotik edo uhartetik botatzea, are, garai batean, uretako suak Alderdi Ederretik..., baina inoiz ez ditugu jaurti badian erdian jarritako plataforma batetik”.
Aurtengoa, gainera, saiakuntza pilotua izango da, emaitza ona bada, plataformak Aste Nagusian txerta balitezke, beste toki batzuetan bezala- “Hori esker, kalibre handiagoko karkasak erabil daitezke, eraikinetatik urrun egoteagatik. Madrildik heldutako azken jarraibide teknikoaren arabera, suen potentzia mugatuta egoten da etxebizitzetarako hurbiltasunaren arabera”, gaineratu du Gascok. Gaur egun, Donostian jaurtitzen dituzten karkasak gehienezko ere 180 mm-koak dira.
Honako honetan, “2016ko Kultur Hiriburutzaren omenezko keinu moduan”, 16 karkasa botako dituzte plataformatik. txertatuta egongo dira Ricardo Caballer etxeak jaurtikiko duen suziri bilduma musikatuaren apoteosian edo amaierako trakan, hain suertez, ikuskizuneko azken minutuan.
“Badia osoa betetzea da asmoa, 250 metroko garaieraraino helduta 250 mm-ko kalibreen bidez”, esan du Ernesto Gascok. “Erabateko ikuskizuna, espero dugunaren arabera, donostiarron oroimenean geratuko dena, eta 2015eko Aste Nagusia ixteko balioko du”.