Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 API 11

PARTE-HARTZE ETA GOGOBETETZE HANDIA “CLUB DE CREATIVOS” LEHIAKETAN DONOSTIAN

Donostia Publizitatearen garai onen ikono izan da, eta, aurten, Publizitate alorrean lehen mailako Ekitaldia errekuperatu du. Hirian harrera oso ona izan da eta Lehiaketak arrakasta handia izan du: 1500 pertsonek parte hartu dute (aurreko urtean baino %87,5 gehiago), 900 pieza aurkeztu dira (2015ean baino %29 gehiago), eta 109 enpresek parte hartu dute (aurreko edizioan baino %47 gehiago).

Club de Creativos Lehiaketak 30 hizlari baino gehiago, 35 epaimahai kide eta 226 saritu bildu ditu 3 egunetan. Parte- hartzaileen kopurua %87,5ean handitu da aurreko edizioarekin alderatuz (Iruñan ospatu zen), 800etik 1500 parte-hartzailera pasaz. Aurkeztutako pieza kopuruak ere gora egin du %29an, enpresen partaidetzak %47an (109 enpresa) eta ikasleen izen-emateak %57an.

Era berean, Lehiaketak profesionalen esparrua zabaldu du: iragarleak, errealizadoreak, produktoreak, zuzendari sortzaileak, belaunaldi berriak… Nazioarteko profesionalen artean, nabarmen ditzakegu, besteak beste, John Hegarty, Marcello Serpa, Rory Sutherland edo Tracy Follows. Estatuko profesionalen artean, halaber, aipagarriak dira Jaime Lobera (Campofrío), Manuel , Manuel Tresanchez (Sabadell) edo Risto Mejide.

Gainera, MICE edo bileretako Turismoa bultzatzea Donostia Turismoren Plan Estrategikoko ardatzetako bat da. Kasu honetan, sektore guztiek beraien gogobetetzea azaldu dute, eta hotelen okupazio maila altua nabaritu da hiru egun horietan

Topaketa, Club de Creativos-ek antolatu du, eta hasteko, 3 urtetarako sinatu da Donostian, baina xedea da etorkizunean ere mantentzea. Donostia Turismok bultzatu du hitzarmena sinatzea, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen, Kursaalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basquetourren kolaborazio eta laguntzarekin.

Donostia eta Sormena

2012an El Sol Publizitate Jaialdiaren antolatzaileek hartutako erabakiaren ondoren, Donostia uzteko eta egoitza Bilbon egokitzekoa, Donostia Turismoa & Convention Bureauk era horretako ekimen bat aurkitzeko lan egin du, eta Club de Creativos Elkartearekin akordio batera iritsi da “C Eguna” Publizitate Lehiaketa eta “A Eguna” Sortzaile eta Iragartzaileen Topaketaren egoitza bilakatzeko.

Club de Creativos Elkarteak – irabazi asmorik gabeko erakundea, Estatuan lan sortzailearen kalitate maila igotzeko lanean jarduten duena, eta sektorearen profesionalak elkartu nahi dituena hezkuntza eta prestakuntzaren bidez- 2004 urtetik antolatzen du ekitaldia. 2 eguneko jaialdia da, eta bertan, alde batetik, publizitate lanak aurkezten dira (grafikoa, irudiak, Internet), eta, bestetik, publizitatean nazioarteko adituen hitzaldiak eta aurkezpenak eskaintzen dira.

Azken hiru urteetan “C Eguna” Iruñan ospatu da, eta 2012ra arte beste hainbat hiritan egin da, hala nola, Zaragoza, Madrid, Valladolid, Bartzelona, Sitges edo Valentzian. Bestalde, “A eguna”, Palman, Kanaria Handian, Alicanten, Cartagenan, Terrelodonesen eta Sevillan egin da orain arte.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE