Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 ABU 19

LASALA PLAZAKO ERAIKINA SALTZEA DESBLOKEATU DU UDAL GOBERNUAK

Gobernu Batzarrak datorren asteartean onartuko du indarrik gabe uztea Eusko Jaurlaritzarekin finkak trukatzeko sinaturiko indarreko hitzarmeneko klausula bat, de facto, Lasala plazako eraikina saltzea galarazten baitzuen.

Jarduneko alkate Ernesto Gascok gogorarazi duenez, “aipatu hitzarmenak —2008an sinatua— xedatzen duenez, udalak ez bazion baimentzen Eusko Jaurlaritzari Loiolako Erriberako lursail batean eraikitzerik —aipatu erakundeak Lasala plazako eta Maldatxo bideko eraikinen ordainez jaso zuen—, Autonomia Erkidegoko Administrazioak bukatutzat eman lezake trukerako akordioa”.

“Klausula horrek zeharo baldintzatzen zuen Lasala plazako eraikina saltzeko hitzarmena, eta aurreko udal Gobernua horren jakitun zen, ezer egin ez bazuen ere”, esan du Gascok.

Izan ere, Lasala eraikina saltzeko kontratuak 4 hilabete iraun behar du, urria amaitu arte, horra zergatik negoziatu eta adostu duten Eusko Jaurlaritzarekin

“Azken buruan, inork nahi ez duen egoera batera eraman gintzakeen egoera bat desblokeatzea lortu du EAJ-PSEren udal Gobernuak, lehengo jabeari Lasala plazako eraikina itzuli beharko baitzion”, adierazi du Ernesto Gascok. “Sinestezina da aurreko udal kudeatzaileek eraikina saltzeko lehiaketa abian jartzea egoera hori konpondu gabe. Horrela egiten zituzten gauzak lehen”.

2015eko ekainaren 4an (alkatea izendatzeko osoko bilkura baino 9 egun lehenago), Bilduren jarduneko Gobernuak SADE enpresari izendatu zion Lasala plazako eraikina 14,5 mililoi euroan (+ BEZa) saltzeko kontratua. Harrezkero, kontratua gauzatzearena geldirik zegoen aipatu klausula indarrean egotearen ondorioz. Klausula horren ordainez, 13,7 milioi euroko kalte ordain bat xedatuta dago, hau da, Loiola Erriberako lursailaren balioaren eta legezko interesen baliokidea (hitzarmena 2008an sinatu zenetik).

Ernesto Gascok gogoarazi duenez, indarreko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak xedatzen duenaren arabera, Loiolako Erriberako lursail horrek komunitate ekipamendutzat jota dirau, hortaz, 25.000 metro koadro eraiki ditzakete sestra gainetik, eta lau solairuko aparkalekua ere.

71ko logelako hotel bat ezarri nahi du Lasala eraikinean jabe berriak, bai eta 34 lanpostu berri sortu ere.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE