Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 UZT 30

LARRES: ALTZAKO PARKE BERRIA

Amiantoa detektatu zenez, lurrak egokitzeko prozesu bati ekin zitzaion eta, orain, hiritarrek, batez ere, Altzako auzotarrek, Larres parke berriaz goza dezakete.

Gune Publikoko eta Hiri Proiektuetako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, adierazi du, “amiantoa detektatu eta gero, 176.052 m3 lur bota direla amiantoa isolatzeko, eta esku-hartze horretan 4,1 milioi euro inbertitu direla.” Gaur egun, gunea paseatzeko toki bihurtu da, eserlekuak jarri dira, bai eta begiratokiak ere, lurraldearen eta Aiako Harrien ikuspegi bikainak eskaintzen dituztenak, eta piknik-guneak sortu dira. Horretaz gain, parkea neguan are dotoreago ere egongo da, sasoi hori aproposena baita zuhaitz-espezieak landatzeko”.

Obrek hamahiru hilabete iraun dute, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zuzendaritzaren gain-begiradapean egin dira. Gainera, bertakoentzako aparkalekua egokitu da, eta orain artekoa baino handiagoa da; lau metro zabal duen bidexka bat ere egin da, parke osoa inguratzen duena, pasealeku moduko bat osatuz.

”Bi elementu metaliko ezarri dira, zuhaitz moduan, eta bertan landare-espezie desberdinak jarriko dira, hala nola landare igokariak eta bestelakoak, parke osoari irudi ederra emango diotenak”, azpimarratu du Marisol Garmendiak. Amaitu dira lan nagusiak, baina oraindik falta dira xehetasun batzuk. Parkea jendearentzat ireki nahi izan dugu, auzokideak has daitezen pasealeku berri honetaz gozatzen, baina argi dago oraindik gauza batzuk falta direla; paperontziak jartzea, belarrak hazi egin behar du ibarrari itxura berria emateko, eta negura arte zuhaitzak ezin izango dira landatu”, gaineratu du Hiri Proiektuetako ordezkariak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE