Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 ABU 21

KONTXAKO ESTROPADAK KULTUR ONDASUN IMMATERIALA IZATEA NAHI DU ERNESTO GASCOK

Kontxako estropadak Kultur Ondasun Immateriala izendatzea planteatu du Donostiako udaleko Turismo ordezkari eta PSE-Eeren bozeramaile den Ernesto Gascok. Hartarako, 2011ko martxoan onestu zen udal akordioa berreskuratzea proposatu du. Helburu horrekin Gobernu Batzordeari eta dal Bozeramaileen Batzordeari zabalduko zaio hurrengo egunetan proposamena.

Donostiako Udaleko Turismo zinegotzi Ernesto Gascok azaldu duenez, “Donostiako jai egutegiko ekitaldirik nabarmenetakoa dugu Kontxako Bandera urtetsua. Hainbat eta hainbat zale elkartzen ditu badian, nor bere herriko traineruaren kolorearen alde, eta iraileko lehen bi igandeetan kirol eta kultur erakargarria izan ohi da.

2011ko martxoaren 25ean, jadanik, erakunde adierazpen bat onartu zuen Donostiako Udalak. Hartan, Eusko Jaurlaritzako Kontxako Estropadak Kultur Ondasun Immateriala izendatzeko eskatu zion Kultura Sailari. “Harrezkero, legealdi oso bat igarota, ez dugu ezer jakin, eta berriro heldu nahi diogu gaiari”, adierazi du Gascok.

UNESCOren ustetan, kultur ondarea ez dira, soil-soilik, monumentuak eta gauzen bildumak, baizik eta gure arbasoengatik jaso eta ondorengoei utziko ohiturak edo adierazpide biziak, hala nola ahozko tradizioak, ikuskizunak, gizarte ohiturak, festa ekintzak eta abar.

“Ondare ukiezin edo kultur ondasun immaterial deritzona da, eta horrelako aitorpen bat merezi dute Kontxako Estropadek”, Turismo zinegotziaren ustez.

Tradizioa, gizarteratzea, errepresentazioa…, kultur ekintza kolektibo batek izan behar duenaren eredu dira Kontxako estropadak. 135 urte bete izana, emakumeak ere lehian partaide izatea —haien partaidetza handiagoa izango da hurrengo urteotan—, kirol saioaren inguruko elementuei eustea —Portaletako demak—, sailkatze estropada edo kaleak zozkatzea hamarkadatan iraun duten elementuak dira. Donostiako Udalak Donostia Festak erakundearen bidez antolatzen du "Arraunaren Olinpiada” deritzona, Kantauriko trainerurik onenak erakartzeaz gain, irratian, telebistan eta prentsan zabalkunde handia izaten baitu.

Gascok adierazi du Kontxako estropadak kultur ondasun inmaterial aitortzea “interes handiko gauza litzatekeela, hurrengo urtean Donostiako Kultura Hiriburu izatearekin batera, gure berezko elementua, propioa eta era berean unibertsala baitira”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE