Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 OTS 17

IZTUETAKO BIADUKTUAREN ERAISPEN HISTORIKOA DATORREN HILEAN HASIKO DA

Las concejalas de Proyectos y Obras, Marisol Garmendia, y de Movilidad, Pilar Arana

Las concejalas de Proyectos y Obras, Marisol Garmendia, y de Movilidad, Pilar Arana

Producto Producto

Iztuetako biaduktua eraisteko lanak martxoan hasiko dira, eta 2021eko maiatzera arte luzatuko dira.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak eta Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak obraren faseak eta gunearen birmoldaketa prozesuan egingo diren bide-aldaketak azaldu dituzte.

Garmendiak adierazi duenez, “obra enblematiko eta historiko baten aurrean gaude hirian, Egia, Gros eta Erdialdeko auzoen arteko lubakia ezabatuko baita. Biaduktua eraitsi ondoren, eremu osoa irabaziko da oinezkoentzako guneetan, bide-komunikazioetan eta ikuspen eremuetan”.

Obra hainbat fasetan egingo da eta, biaduktua kenduta ingurua hobetzeaz gain, saneamendu, ur, telefonia, semaforo eta abarretako azpiegiturak berritzeko aprobetxatuko da.

Biaduktua eraisteko, trafikoa Iztueta kaletik desbideratu behar da. Kale horrek egungo kota jaitsi beharko du, autobusak eta altuera jakin bateko ibilgailuak igaro ahal izateko.

Iztueta kaleko kota jaisteko, zirkulazioa moztu behar da, bertan dauden aparkatzeko plazak kenduz. Gainera, fase honetan Tomás Gros kalearen zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da eta Iparragirre kalea irtenbiderik gabe geldituko da, eta Mirakruzetik atera eta sartu beharko da.

Iztueta kalea trenbidearen azpian beheratzen den bitartean, Iparragirre kaletik trenbiderako sarbideak moztuko dira. Irtenbide gabeko kalean bide bat izango da, inguruko garajeetatik ibilgailuak atera ahal izateko. Ibilgailuak Mirakruzera joango dira Tomas Gros kaletik.

Lanak Zuhaizti plazara zabalduko dira, eta han galtzada zabalduko da Aldakoenea eta Egiako galtzadaren artean. Obra horri esker, gero trafikoa mantendu ahal izango da biaduktua eraitsi bitartean. Horrek plaza horretako aparkalekuak kentzea eta hondakinen edukiontziak lekualdatzea ekarriko du.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak adierazi duenez, obretan “Iparragirre eta Tomas Gros kaleetan noranzkoa aldatuko da, bertakoentzako eta hotel-erreserbak dituztenentzako aparkalekuak bilatzeko ibilbidea sortzeko”.

Gainera, fase honetan, Iztuetako bidegurutzetik Egiako galtzadara bide bakarra geratuko da, eta, beraz, autobusak zentrorantz joango dira eta Egiako galtzadara noranzkoa aldatuko zaie partikularrei ekialderantz, Jai Alairekiko bidegurutzea semaforoz erregulatuz.

Obrak iraun bitartean eremu horretan aparkatzeko tokiak galtzearen eragozpenak arintzeko, Mugikortasun Departamentuak oinezkoentzako pasabidetik aurrera dagoen erreia kenduko du Mandasko Dukearen kalean, 9 plaza berri sortzeko. Gainera, Egiako galtzadan, kiroldegiaren parean eta Zuhaizti plazan, eraikiko diren orejeten bidez babestutako oinezkoen pasabideen artean, beste 17 plaza sortuko dira, erreia erdigunerantz kenduz, eta debekatuta egongo da Misericordia kaletik eskuinera biratzea.

Egoera horrek bederatzi hilabete iraungo du, denbora horretan biaduktua eraitsi eta bide berria eraikiko baita trenbidearen azpian.

Kontuan hartu behar da zirkulazioak, une jakin batzuetan eta zirkulazio handirik ez dagoenean, eten egingo direla, biaduktua desmuntatzen denean.

Proiektuak aurreikusten duenez, bide berria prestatu ondoren, trafikoa pixkanaka pasako da. Printzipioz, Justizia Jauregiko lurpeko aparkalekura itzuliko da berriro, eta, martxo inguruan, trafiko guztia Mandasko Dukearekin bat egiten duen tokian noranzko bakoitzean errei bat izango duen bide berrira desbideratuko da. Orduan eraikiko da biribilgune berria, Zuhaizti plazatik doan trafiko guztia moztuko baita.

Azken fasean, biribilgunea eraikita dagoelarik, zirkulazioak bertatik bideratuko dira, eta ibilgailuak Mandasko Dukearen pasealekuaren, Iztuetako bide berriaren eta Egiako galtzadaren artean banatuko dira. Obra 2021eko maiatzean amaitzea aurreikusten da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE