El cartel que nos costó las costas judiciales
Donostiako Sozialistok salatu egin dute Alkateak eta bere gobernua hartzen ari diren hainbat erabaki unilateralen kostu ekonomikoa. Eta kostu hori azkenean donostiar guztiok ordaintzen dute.
Enrique Ramos zinegotzi sozialistak adierazi duenez "gaur bertan Gobernu Batzordean udaletxearen kontrako epai baten berri eman da. Berriro ere, 2012ko lan egutegiari dagokio. Izan ere, Alkateak jai egunak aldatu nahi izan ditu espainiarrak zirelako eta beraz gustokoak ez zituelako.
Udalak helegitea galdu egin du eta epaiketaren kostua ordainzea dagokio.
Enrique Ramosek azpimarratu du ez dela hau gertatzen den lehen aldia. Izan ere, 2013ko lan egutegiarekin gauza bera gertatu bait zen eta 2014ko epaia erabakitzear dago.