Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAR 14

HAUR SAHARARRAK DONOSTIAKO HARRERA FAMILIEN BILA

Udan, berriz ere, 30 bat neska-mutil saharar iritsiko dira Donostiara gurekin bi hilabetez gozatzera, basamortu gorrian dauden Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako bizimodu zailetik urrun.

Donostiako Udaleko Lankidetza zinegotzi Duñike Agirrezabalaga sozialistak adierazi du “Oporrak Bakean” egitasmoa aurrera eramateko herritarren laguntza behar dugula. Donostiarren elkartasunik gabe ezin baita egitasmoa aurrera eraman".

“Dei egiten diegu donostiar familiei elkartasun ekimen honetan parte hartzeko", esan du Agirrezabalagak. “Gaur Europako errefuxiatuen drama ikaragarriaren lekuko gara, eta guk aukera dugu, bi hilabetez besterik ez, basamortuan erbestearen ondorioak urte askoan sufritzen ibili den haur bat hartzeko”.

Uda honetan Donostiara 30 neska-mutil saharar etorriko direla aurreikusten da, baina, oraingoaz, haur horien herenak ez du harrera familiarik. “Egitasmoak ez badu familia kopuru beharrezkoa lortzen, gerta liteke haur saharar bakar bat ere ez etortzea aurten gure hirira” esan du Lankidetza zinegotziak. Kanpainak itxaron egingo du apirileko lehen egunetan erabaki bat hartzeko.

Udalak datorren ostegunean, martxoak 17, informazio bilera bat antolatu du Pleno Aretoan egitasmoaren filosofia ezagutzera emateko, baita zer baldintzak eskatzen zaizkien interesa duten familiei eta beste alderdi batzuk aipatzeko ere. “Garrantzitsua da azpimarratzea esperientzia honetatik ikasten den guztia. Beste aldi batzuetan parte hartu dutenek diotenez, izugarri gozatzen da neska-mutil sahararrek bizi duten esperientziarekin.

Estatu osora etortzen diren neska-mutil sahararrak 9 eta 12 urte bitartekoak dira. Helburu nagusia da egiazko “opor” baketsu batzuk bizitzea, basamortu gogorreko errefuxiatu kanpamentuetan bizi dituzten arazoetatik urrun. Izan ere, neska-mutil hauen bisita ere erabili egiten da azterketa mediko bat egiteko, belarri infekzioak, parasitoak edo anemia arazoak arrunt samarrak izaten baitira basamortuan.

Donostiak 1986tik kolaboratzen du ekimen honetan, eta horri esker ehunka neska-mutil sahararrek opor desberdin batzuez gozatu ahal izan dute, eta harremanak estutu dituzte harrera familiarekin.

“Dei bat egiten diogu, beraz, donostiarren elkartasunari, haur saharar bat har dezaten. Ez zaie damutuko” esan du Duñike Agirrezabalagak.

 

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE