Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAR 11

HAINBAT JARDUERA EGINGO DIRA ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA OSPATZEKO

Aurten ere, Donostiako Udalak eta zenbait eragilek eta elkartek jarduera programa bat antolatu dute datorren martxoaren 21ean ospatuko den Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.

Jardunaldi hori martxoaren 21ean egiten da urtero, 1960. urtean Shapervillen (Hegoafrika), apartheiden aurkako martxa baketsu batean parte hartzen ari ziren 69 lagunen heriotza eragin zuen polizia eraso bortitza gogora ekartzeko. 1966. urtean, NBEren Batzar Nagusiak Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egun izendatu zuen egun hori.

Martxoaren 14tik 20ra hainbat jarduera antolatu dira, mahai-inguruak, film laburren eta dokumentalen proiekzioak Aiete Kultur Etxean, zuhaitz landatzea Ametzagaina parkean, Giza Liburutegia San Telmon eta jada ohikoa den martxa, SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Gipuzkoako GKEen Koordinakundeak antolatzen dutena. Martxa hori Trintxerpetik abiatuko da igandean, hilaren 20an, 11:30ean, eta Gipuzkoa plazan bukatuko da.

Honako hauek hartu dute parte aurtengo jardueren programaren prestaketan: Donostiako Udalak bere Kultur Aniztasunaren bulegoaren eta Donostia Kulturaren bidez, Romi Bidean, Secretariado Gitano Fundazioak, Haurralde Fundazioak, Kaebnaik, Haritzaldek, Bagerak, Decebalek, SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.

Kultura Aniztasun arloko zinegotzi Duñike Agirrezabalagak hauxe esan du “oraindik asko dago egiteko arrazakeria eta xenofobia sustraitik kentzeko. Askotan, ezagutzen ez dugunaren aurrean dugun beldurrak bazterketak eragiten ditu gizartean. Egun hauetan Europara begiratzea besterik ez hori ikusteko, tratamendu guztiz ankerra ematen ari baitzaie gerraren ondorioz beren herrialdeetatik ihesi datozen errefuxiatuei.”

“Zoritxarrez, gure inguru hurbilenean ere egiten dituzte sustraiak arrazakeriak eta xenofobiak”, esan du Agirrezabalagak. “Desberdina ez da txarra, horixe da, desberdina, ez besterik, eta kultura aniztasuna bultzatzea baino botika hoberik ez dago gizarte justuagoa eta anitzagoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Tolerantziaren etika eta kultura arteko hezkuntza, gizarteratzearekin eta Giza Eskubideak bermatzearekin batera, funtsezko faktoreak dira arrazakeria desagerrarazi eta bizikidetza demokratikoa bultzatzeko lanean sakontzeko”, esan du.

Pertsona guztien eskubide sozialak, zibilak eta politikoak bermatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du Donostiako Udalak, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta bizikidetzaren eta tolerantziaren aldeko politikak garatuz. Izan ere. Udalaren web orriak badu Kultur Aniztasunaren bulegoaren atari bat, eta hartan informazioa bilduta dago harrerei eta baliabideei, sentsibilizazio jarduera eta programei, elkarteei, sareei eta erakundeei buruz, tresna guztiz erabilgarria da beraz dugun helburua betetzeko bidean aurrera egiteko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE