Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 MAI 14

GASCO: “SOZIALISTAK DONOSTIAKO AURRERAPENAREN BERMEA GARA”

Producto Producto Producto

Donostiako alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco sozialistak adierazi duenez, “PSE-EE alderdia da aurrerapena ziurtatzeko eta Donostiak aurrera egiteko benetako bermea”.

Gascok, bere hautagaitzako beste kide batzuekin batera, ekitaldi bat egin du Saguesko zabalgunean, eta bertan adierazi duenez, “bada garaia Alkatetza berriz ere sozialista izateko, proiektu estrategikoak (eta, horien artean, Monpasko pasabidea) zuzendu eta bultzatu ahal izan ditzagun. EAJ alderdiak legegintzaldi honetan eta Bilduk aurrekoan, ez zuten ezertxo ere egin jarduketa horren alde, eta uko egin zioten 9 milioi euroko laguntza baliatzeari. Guk, berriz, jarduketa horren aldeko apustua egingo dugu, eta Estatuko aurrekontu orokorretan txertatzeko eskatuko dugu. Izan ere, gure ustez, 800 metroko luzera izango duen pasealeku hori hiriaren erreferentzia bat izango da, eta funtsezkoa izango da Sagues berroneratzeko. Donostiako itsasertzaren erremate ezin hobea izango da”.

Hautagai sozialistak adierazi duenez, “batzuk (EAJ, adibidez) beren asmoak erakusten eta sozialistei betoak jartzen hasi diren bitartean (Irunen esate baterako), gu donostiarren bizitza hobetzeko soluzioen bila gabiltza. Osasun-hesiekin denbora galtzeari utzi eta lanari ekin behar zaio”.

Urte hauetan hainbat hobekuntza egin direla gogorarazi ondoren (hala nola espaloien zabalkuntza etxeen eremuan), hautagai sozialistak noria handi bat instalatzea proposatu du. “Noria finko bat, munduko leku askotan daudenak bezalakoa, elementu erakargarria izango da gazte-izaera, surf-izaera, paseo-izaera eta aisia-izaera duen inguru horretarako. Nire ustez, leku hau berrurbanizatzeko ez dira nazioarteko lehiaketak behar, jolas eta kiroleko eremuak, Aste Nagusiko kontzertuak eta surfaren praktika biltzen dituen eremu horren erakargarritasuna sustatuko duten apustuak baizik”.

Ernesto Gascok gaineratu duenez, Grosen eta Saguesen premiarik handiena duten eremuak berroneratzeko prozesuak garatu, ZMaren jarduera ekonomikoa berreskuratu eta Zurriola hondartzako kabinak hobetu behar dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE