Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2015 URR 28

GARBIKETA TRINKOA EGITEKO PLANA AÑORGA TXIKIRA IRITSI DA

Producto Producto Producto Producto Producto Producto Producto

Garbiketa trinkoa egiteko plana Añorga Txiki auzora iritsi da gaur. Garbiketa kontratuko 6 ibilgailu eta 8 langile buru-belarri jardun dira, goizean goizetik, auzoa baldintza onetan uzteko.

Bide Publikoetako zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi duenez, hiru motogurdi, 16 metro kubikoko zisterna ibilgailu bat, espaloiak urez garbitzeko makina bat eta galtzada garbitzeko ibilgailu eraginkor bat erabili dituzte lan horretarako. Gainera, 8 langile sastraka kentzen aritu dira, batez ere espaloietan eta pasabideetan, bai eta estolda zuloak garbitzen eta auzoan mantentze-lan orokorrak egiten ere.

Díezek adierazi duenez, udal gobernuaren asmoa da "garbiketa trinkoa egiteko planekin jarraitzea, hiriko auzo guztietan berriz ere mantentze egoera egokia izan dadin, kalitatea galdua baitzuten alde horretatik. Txominen eta Intxaurrondon hasi ginen, gaur Añorga Txikiren txanda izan da, eta laster garbiketa berezia Jolastokietara eta beste leku batzuetara iritsiko da”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE