Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 IRA 17

FESTAK ATALAK ESPEDIENTEA IREKI DIO URDAIBAIRI, TRIPULAZIOARI DAGOKION MODUAN JANTZITA EZ JOATEAGATIK

Donostia Festak atalak espediente bat ireki dio Urdaibai arraun elkarteari, Kontxako bandera emateko unean tripulazioarena ez den janzkera bat eramateagatik.

Herritar batek jarri zuen salaketa, Urdaibaiko tripulazioko bi kidek Kontxako bandera jasotzean zeramaten janzkerak estropaden araudia urratzen zuela eta.

Salaketa horren ondorioz, erakundeak esku hartu behar izan du. Kontxako estropaden araudiko 9. artikuluak honela dio 2. idatz zatian: “Estropadaren ikusgarritasuna eta zuzentasuna zaintzeko, tripulazio guztiek beren tripulazioaren kamiseta jantzi beharko dute portuko arrapalatik irteten direnetik bertara iristen diren arte, hau da, izena emateko eskaeran adierazitako kolore bereko kamiseta eraman beharko dute”.

Eta honela jarraitzen du: “Salbuespen gisa, txandala edo antzeko ezaugarrietako kirol-arropa erabili ahal izango da, baldin eta baldintza klimatikoek edo kirol-baldintzek hala eskatzen badute. Haatik, arropa horietan babeslearen izena edo logotipoa, elkartearen izena, ordezkatzen duten herriaren izena eta traineruaren izena besterik ez da azalduko”.

Kontxako bandera hartzeko katamaranera igo zirenean, Urdaibai traineruko bi kidek elkarteari ez dagokion janzkera bat zeramaten, eta hiriko alkatearen ondoan jarri ziren.

Estropadaren araudia kontuan hartuta eta ikusita herritar batek salaketa jarri duela, erakundeak ebatzi du gertaera hori arau-hauste arina izan daitekeela eta klubak egun batzuetako epea izango du orain alegazioak jartzeko. Espediente horrek ez dakar klubarentzako zigor ekonomikorik.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE