Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 IRA 14

EUSKO JAURLARITZA LEHENTASUNA EMATEN DIO BILBORI BILTZARRAK EGITEKO ORDUAN

IKEI enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan egiten diren biltzar eta bestelako ekitaldiei buruz egindako azterlan batek agerian utzi du Eusko Jaurlaritzak Bilboko hiriaren alde egiten duela apustu, biltzar nahiz bilera profesionalak antolatzeaz denaz bezainbatean.

Azterlanak kontuan hartu ditu Euskadin, 2013 eta 2014an egindako biltzarrak. Ernesto Gascok Donostiako Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak, haren sail eta zuzendaritzen bitartez, antolatutakoak 682 izan ziren (361, 2013an eta 321, 2014an)”. Ikerlanean jasotako datuetatik ondorioztatzen da Eusko Jaurlaritzak antolatutako 682 biltzar horietatik, 416 Bilbon egin zirela, 181 Donostian eta 78 Gasteizen.

Hau da –esan du Ernesto Gascok-, ia bi heren Bizkaiko hiriburuan egin ziren, %27 bakarrik, Donostian, eta %11 Gasteizen.

Sustapeneko zinegotziak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak beste hiriburuen kaltetan Bilboren alde egin duen “apustu irmoa” are argiago gelditzen da biltzarrei buruzko datuak alderatzeko orduan kontuan hartzen badugu administrazio autonomoak edo beste norbaitek antolatzen dituen horrelako ekitaldiak.

Eusko Jaurlaritzak, haren sailen bidez (batez ere Osakidetza eta SPRI) antolatzen baditu biltzarrak, Bilbok ekitaldi horien %61’6 bereganatzen ditu.Eusko Jaurlaritza ez bada antolatzailea, portzentajea %51’9ra jaisten da.Eta are esanguratsuagoa dena:Donostiak %26,8 bereganatzen ditu Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituenean horrelako ekitaldiak, eta %42,1, hark ez badu zuzenean parte hartzen biltzarren antolaketan.

Ernesto Gascok dioenez, “kontua ez da jeloskor edo inbidiatsu izatea ala ez".Biltzarrek aberastasuna sortzen dute harrera egiten dieten hirietan, eta Donostia argi eta garbi diskriminatuta gelditzen da erabakia Eusko Jaurlaritzari dagokionean.Eta hala da, instalazio ezin hobeak eta kultura eta gastronomia eskaintza bikaina baditu ere. Ezin ahaztu, gainera, datorren urtean, 2016ko Kultur Hiriburua izango dela.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE