Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 22

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAK URKETARI BAT IZANGO DU HEMENDIK AURRERA ETA, GAINERA, JANTZIAK BERRITUKO DITU

Erraldoi eta Buruhandien Udal Konpartsak kide bat gehiago izango du aurten. Gure Danborradako urketaria irudikatuko duen erraldoia da.

“Gainditu gabeko irakasgaia zen”, Alfonso Gurpegi Festa Jardueretako zinegotziaren hitzetan. “Hiriko festa guztiak irudikatuta daude konpartsan, bikote baten bidez. Danborradaren kasuan, berriz, urketaria falta zen, sukaldariarekin batera joateko.”

Iñude eta artzaia, kalderero eta kalderera, Belle Epoqueko bikotea, kaxero eta kaxera, danborrero eta kantinera… eta, orain, falta zen bikotea ere izango dugu: sukaldaria eta urketaria. Pierrotek eta Arlekinek, bestalde, inauteriak irudikatzen dituzte.

“Hala, aurten lortu dugu erraldoien konpartsa paritarioa osatzea”, adierazi du Gurpeguik. “Festa Jardueretako zinegotzigoak festa paritario eta berdintasunezkoak bultzatzen ditu, eta gure helburua da emakumearen eta gizonaren presentzia eta parte-hartzea maila berean egotea, eta emakumearen papera orain baino aktiboago eta nabariagoa izatea. Hortaz, ezinbestekoa zen konpartsa ere errealitate horrekin bat etortzea.”

KONPARTSAK JANTZIAK BERRITUKO DITU

Aurten, konpartsak beste berrikuntza bat ekarriko du, jantziak berritzea, alegia. Izan ere, urte luzeetan hirian zehar atera eta umeen atzetik korrika ibili ondoren, umeak eta nagusiak, denak, gozaraziz, berrikuntza hori beharrezkoa zen.

“Buruak pintatu dira eta arropa guztiz berritu, erabileraren erabileraz jatorrizko jantzietan egin diren urratuak eta kolore-aldaketak konpontzeko”, esan du Gurpeguik.

Sukaldariaren jantziari zapia gaineratu zaio; kaldereroarenari lehendik zituen kate eta txanponak berriro jarri zaizkio, bai eta beste batzuk gaineratu ere; kaldereraren jantziaren koloreak ikusgarriagoak dira, eta iñudearen eta artzaiaren arropak hirian zehar ibiltzen den konpartsan daudenen kopia zehatzak dira. “Belle Époque”ko bikoteak ere hobeto islatzen ditu garai hartako jantziak; kaxeroaren prakak aldatu dira eta milarraiazkoak jarri zaizkio; gainera, zapi bat erantsi zaio lepoan. Kaxerak gona jasoko du, “azpiko gona” agerian uzteko. Eta ezin dugu ahaztu Pierrot eta Arlekin, haiek ere beren irudia hobetu dute-eta.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE