Ernesto Gasco alkategaiak donostiar guztiei dei egin die "datorren igandean urnak boto sozialistaz bete daitezen Donostiaren alde eta Donostiak aurrera egin dezan".
“Igandean -esan du Gascok- asko dago jokoan: beste lau urte berdin jarraitzea, hiri zikin eta triste batekin, proiekturik gabe, ilusiorik gabe edo alkate sozialista bat aukeratzea, donostiarra, guztiaren gainetik Donostia defendatuko duen alkate sozialista eta donostiarra. Sozialistok lan egin dugu Donostiak aurrera egin dezan. Gurekin garbitasunaren erreferente izan da, garraio publikoa eta bizi kalitatea hobetu genuen, auzo guztiak zaindu genituen, kultura zabaldu genuen...".