Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 OTS 24

ERNESTO GASCOK: "MODAREN KLUSTERRAK ASMO HANDIKO EKINTZA PLANA JARRIKO DU ABIAN 2016. URTEAN"

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak diseinaturiko 2016 Ekintza Planean, tokiko modaren sektorea bultzatzeko ondorengo neurri-multzoa jaso da: nazioartekotzea sustatzea, sektorea ezagutzera emateko emanaldiak edo saioak antolatzea (Cristobal Balenciagari buruzko zikloa, Maria Cristina Hotelean egingo dena); diseinatzaileen kornerrak garatzea hiriko saltokietan; edo Modaren Nazioarteko Prestakuntza Eskola Donostiara erakartzea.
Producto Producto

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok gaur goizean aurkeztu ditu Donostian sektoreko agenteen aurrean, Modaren Klusterraren 2016 Ekintza Planaren ardatz nagusiak: balio-kate osoaren gainean ehungintza sendoa sortzea, sorkuntza-prozesua optimizatuaz eta profesionalizatuaz; etengabeko prestakuntza, eremu artistikoan nahiz negozioa garatzeko eta kudeatzeko eremuan; eta tokiko produktu eta produktu ezberdinduari balioa ematea. Halaber, Ernesto Gasco zinegotziak adierazi du hiriaren irudia eta marka sortu nahi dela, modaren munduarekin lotua, hiriko markak eta diseinatzaileak kanpoan sustatzearekin batera. Horrez gain, herritarrak sentsibilizatu nahi dira, tokiko fabrikatzaile, saltzaile eta kontsumitzaileengan oinarritutako modaren kultura berreskuratzeko eta garatzeko asmoarekin.

Helburu horiek kontuan hartuta, Modaren Klusterrak ondorengo ekintzak ezarri ditu:

1 - Nazioartekotzea eta merkatu berrietara irekitzea bultzatzea  Nazioarteko beken programa  Nazioarteko enpresa-eginkizuna Florentziara eta Milanera (2016ko azaroa)

2 - Sektorearen beraren gertaerak edo saioak antolatzea  Diseinatzaileen lehiaketa, “Historias hiladas” izenekoa, Alfa enpresaren eskutik.  Cristobal Balenciaga zikloa María Cristina hotelean (apirilak 14, 21, 28 eta maiatzak 5).  UPV/EHU Udako ikastaroa (ekainak 28 eta 29). Bertan parte hartuko dute Nazioarteko Eskola arrakastatsuenetako profesionalek, beste hiri batzuetako moda klusterrek eta ospe handiko diseinatzaileak.  Aste Nagusia diseinu-lehiaketa. Izena ematen dutenek zapi bat diseinatu beharko dute '2016 puntadarekin'.  Berrikuntzaren Astea (urria/azaroa): ehungintza berrietan eta produkzio-prozesuetan oinarritutako moda-jardunaldia.

3 - Modaren sektorearen kokapena hirian  Modako merkataritza-ibilbideak (aurkezpena maiatzean).  Diseinatzaileen kornerrak hiriko saltokietan.  Modako Nazioarteko Prestakuntza Eskola Donostiara erakartzea.

4 - Bestelako ekintzak:  Moda Sektorearen News letter 2016ko apirilean.  Ekintzaile eta enpresa berrientzako akonpainamendua negozio-eredua aztertzeko eta hausnartzeko prozesuetan. Ekintzaile berriak eskuratzea eta enpresa berriak sortzeko enpresa-aholkularitzaren zerbitzua eta laguntza ekonomikoak.  Moda-munduko profesionalen enpresa-gaitasunak hobetzea: diseinua, patroiak eta jantzigintza arloko prestakuntza; negozio-eredua eta hedapena; merkaturatzea eta marketing tradizionala eta digitala.  Lankidetza-hitzarmenak sinatzea honako hauekin: Kutxa Kultur, Gipuzkoa de Moda, Grupo El Diario Vasco edo Balenciaga Museoa.

2015eko urrian egin zen aurkezpen ofiziala, eta, orain, sektoreko agenteei dei berria egiten zaie. Klusterraren asmoa da lana parte-hartzailea izatea eta inplikaturiko agenteek elkarrekin hausnartzea jarraitu beharreko ildoak. Hortaz, Klusterraren bitartez, sektorearen inguruko etengabeko kontsulta-foroa sortuko da, eta, era horretan, urteko diagnostiko sektoriala egiteko datuak eskuratuko dira.

Ekonomia eta Enplegua Bultzatzeko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Donostiako Modaren Klusterra sortzea bultzatu du. Ernesto Gascok, Ekonomia Bultzatzeko saileko zinegotzi arduradunak eta ideiaren bultzatzaileak, ondorengoa adierazi du: “Klusterra sortzeko, modaren ideia negozio-hobi bezala hartu da, eta, horrela, agente ezberdinek sektorea berpizteko jarraitu beharreko estrategia diseinatuko dute”.

Modaren sektorean sartzen dira produkzio-ehungintza osoa eta jantziak, oinetakoak eta osagarriak sortzearekin loturiko enpleguak eta zerbitzuak, zentzu zabalean. “Donostian, moda-eremuan, 1.000 enpresa eta saltoki daude gutxi gorabehera, eta horietatik 126 industria-enpresak dira: diseinatzaileak, etxeak, jantzigintzako enpresak, prestakuntza espezializatua, e.a.” adierazi du Ernesto Gascok. “Sektorean 2.750 langilek egiten dute lan, industria eta merkataritza sektorearen artean; hau da, hiriko enplegu osoaren %2,63 hartzen du. Eta jarduera ekonomikoak 98,5 milioi euro inguruko fakturazio-ratioak eskaintzen ditu”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE