Ernesto Gasco alkategaiak sozialistak Donostiako alkatetza irabaztera ateratzen direla esan du hauteskunde kanpainaren hasiera-ekitaldian. Udaletxearen parean, Alderdi-Ederren, egin den ekitaldian parte hartu dute hogei urtez Donostiako alkatea izan den Odon Elorzak eta Sozialisten Diputatu Nagusigai den Denis Itxasok.
“Bai, alkatea izan nahi dut”, adierazi du Gascok. “Gure helburua alkatetza irabaztea da, ez niretzat, hiri osoarentzat baizik. Sozialistok aurkezten gara Donostia maite dugulako eta Donostiaren alde lan egiteko".