Orain diren metalezko zaintza dorreak kendu eta tratatutako egurrezko dorre berri batzuk izango dira Donostiako hondartzetan hemendik aurrera.
“Lau dorre berri hartu behar ditugu, eta Zurriolako hondartzan jarriko ditugu bi, Kontxakoan bat eta Ondarretakoan besteaâ€, esan du Hiri Mantentze Lanetako zinegotzi Miguel Angel Diezek. “Aldatzeko garaia zen eta lehiaketa publikoa egin dugu. Dorreak ez eze, botikina jartzeko txabola bat ere hartu dugu Zurriolarako, oraingoak baditu 11 urte eta berritu beharra zegoen etaâ€.
Gaur egungoek baino altuera txikiagoa izango dute berriek: 1,5 metrora izango dute plataforma, eta baranda bat ere bai behera ez erortzeko. Era beran, eskailera bertikalen ordez aldapa izango dute, sorosleek hobeto lan egiteko modua izateko.
Zaintza dorre hauek lehiaketa honetarako propio diseinatutakoak dira, eta urari eta hezetasunari kontra egiteko tratatuta daude.
Botikina jartzeko txabola, berriz, material hidrofugoz egina da, eta PVCzko profilekin errematatuta, gehiago irauteko eta urari hobeto kontra egiteko hartara.
Instalazio berri horiek denak 73.715 euro (+ BEZarena) kostatuko dira. Dorreak ekartzeko 8 aste izango ditu lehiaketa irabazten duenak, eta lau aste botikinaren txabola ekartzeko. Hondartza denboraldia, beraz, egungo dorreekin hasiko da, harik eta berriak ailegatu arte.