Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 AZA 28

DONOSTIARREN %94K USTE DU KLIMA ALDAKETA UKAEZINA DELA

Producto Producto

Cristina Enea Fundazioak egin duen azterlan batean, donostiarrek klima aldaketaz eta horren ondorioez uste dutenari buruzko datu garrantzitsuak jaso dira. Zehazki, donostiarren % 94ren ustez, klima aldaketa “ukaezina” da. Aitzitik, donostiarren % 2k uste du ez dagoela halako arazorik; eta gainerako % 4ak, azkenik, ez daki ba al dagoen ala ez.

Ekologiako zinegotziak, Enrique Ramos sozialistak, esan du “azken urteotan handitu egin dela donostiarrek arazo horren gainean duten kezka. Izan ere, 2012an, herritarren % 80 kezkatuta zegoen klima aldaketaren ondorioz; % 18k, aldiz, ukatu egiten zuen”.

Hainbat datu jaso dira analisian. Besteak beste, klima aldaketaren pertzepzio sozialak nolako bilakaera izan duen adierazten duten datuak, iraunkortasunari buruzko urteko azken txostenetan jasota daudenak; Eusko Jaurlaritzaren 2017ko azterketa soziologiko bateko datuak; eta CISen barometroko datuak gai horri buruz, 2018ko azarokoak.

“Lau donostiarren artean hiruk uste dute klima aldaketari ez zaiola ematen ari behar besteko garrantzia. Ostera, herritarren % 13ren iritziz, garrantzia ematen ari zaio. Eta, azkenik, donostiarren % 4k uste du behar baino garrantzi handiagoa ematen ari zaiola”, aipatu du Enrique Ramosek. “Hala, 1etik 10era bitarteko eskala batean, Donostia 7,7 posizioan egongo litzateke. Herrialdearen gainerakoan, batezbestekoa 7,8 da; eta Europan, 7,3”.

Ekologiako zinegotziaren arabera, donostiarren oso ehuneko handi bat klima aldaketaren gainean kontzientziatuta dago, eta neurriak hartzeko prest. “Gehien-gehienentzat, klima aldaketaren arazoa sortu duten kausak gizakiekin lotuta daude funtsean edo erabat. Horrez gain, hirian hainbat modutan islatzen dela iruditzen zaie: lehenago, urtaro aldaketak gehiago nabaritzen ziren (% 79,76); gero eta euri gutxiago egiten du (% 66,5); lehenago, hotz handiagoa egiten zuen orain baino (% 63,13); zuhaitzak eta loreak behar baino lehenago loratzen dira (% 60); eta ekaitzak maizago sortzen dira (% 57,97)”.

Donostiarren % 63,7ren aburuz, klima aldaketak herritarren osasunari eragingo dio zenbait eratan; esate baterako, alergia prozesuak (% 71,2), larruazaleko minbizia (% 68,7), edo arnasketa arazoak (% 66,67) sortuko dira.

Enrique Ramosek nabarmendu du “donostiarren ehuneko handi batek informazioa duela klima aldaketaren aurrean proposatu edo hartu diren neurriei (% 74,27) eta osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz (% 70,21). Eskuarki, arazoa gizartean zehar hedatu da hierarkia honi jarraituz: etxean edo senitartekoekin; lagunekin edo kuadrillarekin; bikotekidearekin; lantokian; eta ikastetxean edo unibertsitatean. Gehienek telebistaren bidez jasotzen dute informazioa (% 45), baita egunkarien (% 36,24), sare sozialen (% 22,4), irratiaren eta web guneen bidez ere. Halaber, neurri handiago batean sinesten diete zientzialariei edo erakunde ekologistei, klase politikoari baino”.

Klima aldaketa apaltzeko egunerokoan gauzatu daitezkeen ekintzen harira, herritarrek hau uste dute: % 57,22k, garrantzitsua dela ura barra-barra ez gastatzea; % 51,72k, ez dela argindarra xahutu behar; % 50,53k, berokuntza ez dela hainbeste erabili behar; % 46,03k, garraio publikoa gehiago erabili behar dela, eta auto pribatua, aldiz, gutxiago (% 34,39); eta, azkenik, % 32,69k, toallatxoak eta biodegradagarriak ez diren beste elementu batzuk ez direla komunetik behera bota behar.

Arazoa arintzeko proposamenei dagokienez, Ekologiako zinegotziak azpimarratu du “donostiarrei garrantzitsua iruditzen zaiela eraikinetan efizientzia energetikoko neurriak abian jartzea (% 94,96), tokiko produktuen kontsumoa sustatzea (% 90,45), bizikletaren erabilera bultzatzea hirian zehar ibiltzeko (% 90,45), edo autoaren erabilera mugatzea (% 74,60). Bitxia bada ere, nahiz eta herritar gehienek uste duten arazoa benetakoa dela eta zenbaiti (% 16,75) iruditzen zaien beste arazo batzuei buruz kezkatuago egon beharko genukeela, donostiarren % 4,5ek pentsatzen du berdin duela zer egiten den, arazoa ez delako konponduko. Are gehiago, % 3,45en iritziz, ez da ezer egin behar, besterik gabe”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE