Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 OTS 11

DONOSTIARA IRISTEN DA “IJITOEN BIZIERAK. LUNGO DROM” ERAKUSKETA, IBILBIDE BAT IJITO HERRIAREN HISTORIAN ETA LEGATUAN ZEHAR

“Ijitoen Bizierak. Lungo Drom” erakusketa Donostiara iristen da ijito herriaren zenbait alderdi erakusteko ibilbide historiko bat eginez haren bizimoduan, legatu artistikoan eta gure herrialdearen kulturari egindako ekarpenetan zehar.

“Ijitoen Bizierak” erakusketa Ijito Kulturaren Institutua fundazioak eta Acción Kultural Española erakundeak antolatu dute eta bi hilabetez egongo da Aiete Kultur Etxean. Otsailaren 12an, ostirala, zabalduko ditu ateak eta bertan izango da erakusketaren komisario Juaquín López Bustamante, zeinak erakusketa Donostian den bitartean bisita gidatu batzuk egingo baititu bertan. Erakusketa apirilaren 10era arte egongo Donostian.

Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko zinegotzi Duñike Agirrezabalaga sozialistak adierazi duenez “estatuko ijito herriaren historiako sei mende kontatzen duten ehun argazki inguruk osatzen dute erakusketa. Gorabehera eta errezelo asko gainditu dituen talde etnikoa, eta oraindik ere bere kulturari eusten diona, gure gizartean jasaten segitzen duen bazterkeria hor egon arren”.

Agirrezabalagaren hitzetan, "69 paneletan barrena, erakusketak ibilbide bat egiten du Ijito Herriaren historian zehar Espainiara –Indiaren ipar mendebaldetik XV. mende hasieran– iritsi zenetik gaur egun arte, rom herriak Espainiako kulturari egindako ekarpenak aitortzeko eta haiei balioa emateko, eta, hala, aurka egiteko gure herrialdeko gutxiengo zaharrena, ugariena eta adierazgarriena haien kulturaren gaineko ezjakintasuna eta aintzat hartzerik eza historikoki betikotuz joan diren gizarte-laguntzako edo folklore bitxiko topiko zaharkitu batzuetara zokoratzen duten estereotipo zaharkituei.

“Ijitoen Bizierak” iraganari eta etorkizunari begiratzen die. Gure gizartean ematen diren aldaketen berri badakien herri baten etorkizun itxaropentsua, emakume ijitoen protagonismo gero eta handiagoarekin, eta haien legatua errespetatzen duen baina beste korronte garaikide batzuekin fusionatzen badakiten adierazpen artistiko berriekin”, nabarmendu du Duñike Agirrezabalagak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE