Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 UZT 11      250 DENDAK BAINO GEHIAGOK PARTE HARTUKO DUTE DATORREN ASTEBURUAN UDA HONETAKO EDIZIOAN

#DONOSTIAMARKET-EK DONOSTIAKO HIRI BARRUKO MERKATARITZA BABESTEN DU

Uztailaren 12tik eta 14ra, #DonostiaMarketen beste edizio bat izango da, udako edizioa. SShops Donostia San Sebastianek eta hura osatzen duten elkarteek antolatzen dute ekitaldi hori eta, Merkataritza Zinegotzitzarekin batera, hiriko merkataritza sustatu nahi dute.

Ernesto Gasco Merkataritzako zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “helburua da tokiko merkataritza bultzatzea eta salmentak sustatzea. Tokiko merkataritza dinamizatu nahi dugu eta, horrekin batera, eskaria erakarri. Hiriak gure artean lehiatzen ari gara eta, horregatik, garrantzitsua da desberdin egiten gaituzten elementuak planteatzea eta tokiko merkataritzan kontsumitzea bultzatzen duten erosketa-esperientzia berriak eskaintzea”.

#DonostiaMarket-ek Donostiako Merkataritza Azokak, Donostia Moda Klusterraren eta Donostiako Sustapenaren laguntzarekin, aukera ematen die hiriko saltokiei uztailaren 11tik 14ra salgaiak erakusteko beren establezimenduen aurrean, produktua kontsumitzaileari hurbiltzeko. Parte hartzen duten saltokiek puxika urdin handi bat jarriko dute establezimenduko sarreran. Hiri osoko 250 establezimenduk baino gehiagok bat egin dute udako edizio honekin. Aurretik, Donostia Moda Klusterrak visual merchandising-eko aholkuak eman dizkie ehun merkatari ingururi, beren dendak dotoreago jartzeko udari eta turisten etorrerari begira.

Gainera, irteteko pistola-tiro gisa, #DonostiaMarket-ek gastropotea antolatu du uztailaren 11rako, ostegunarekin. San Martin Azokan izango da Donostiako merkatariak biltzeko festa moduko hau. Parte hartzen duten establezimendu guztiak gonbidatuta daude. Gastropotean, sari ederrak banatuko dira, datozen egunetan erosketak sustatze aldera.

Edizio honek berrikuntza bat dakar: larunbatean eta igandean, hogei karpa inguru jarriko dira Alderdi Ederren, hiriaren erdialdetik kanpo kokatutako saltokiek aukera izan dezaten beren artikuluak hiriguneko zabaldegi horretan saltzeko.

#DonostiaMarket-ek bat egin du Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako Zinegotzitzak 2019. urtean egin izan dituen beste kanpaina batzuekin. Helburua da hurbileko merkataritza sustatzea eta pizgarri izatea jendea Donostiako dendetara hurbiltzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE