Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 ABU 06

DONOSTIAKO UDALA ERASO SEXISTEN AURKA

Producto Producto Producto Producto

Aste Nagusia gerturatzen ari denez, Donostiako Udalak beste urte batez “Ezetz da ezetz” kanpaina atera du eraso sexistak saihesteko, jaietan maizago gertatzen baitira.

Donostiako Udaleko alderdi politiko guztietako zinegotziek parte hartu dute kanpaina honen aurkezpenean, gogoratuz indarkeria matxista dela gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasun faltaren ondorio larri eta agerikoenetariko bat, nahiz eta aurrerapenak izan diren.

Duñike Agirrezabalagak, Berdintasuneko eta Erantzunkidetasun Zibikoko zinegotziak, gogorarazi duenez, “badakigu egunero entzuten ditugun hilketa, bortxaketa, eraso eta jazarpenak errealitatean gertatzen diren kasuen ehuneko txiki bat baino ez direla, gaur egun oraindik gutxi direlako publiko egiten direnak; ez dira kasu guztiak salatzen”. Eraso hauen aurka gizarte osoak konprometitu beharko luke eta, bereziki, erakundeak eredu izatera beharturik gaude.

Agirrezabalagak esan du Udalak indarrean duela Emakumeen eta Gizonen III. Berdintasunerako Plana: “Plan honen bitartez, egunez egun, berdintasun politikak sustatu eta ezartzearen alde lan egiten da, biktimak diren emakumeei arreta eskaintzeko baliabideak hobetuz, puntu kritikoak ezabatzeko pausuak emanez eta hau bezalako kontzientziazio kanpainak gauzatuz .

Aste Nagusia dela-eta Donostiako Udalak pankarta bat ezarriko du kanpainaren leloarekin.

Neska zein mutilei zuzendutako informazio-liburuxkak ere banatuko dira mezua ikustarazteko.

Neskei zuzendutako liburuxkak erasoak eta tratu txarreko harremanak saihesteko gomendioak hartzen ditu barne eta mutilei zuzendurikoak eraso matxisten aurkako jarrerak sustatzea du helburu.

Aurreko urteetan bezala, uztailean zehar emakumeentzako autodefentsa feministako tailerrak antolatu ditugu eta informazio teoriko eta praktikoa eskaini dugu eraso matxistei aurre egin ahal izateko. Aldi berean, liburuxkak banatzen ari dira jai eremu inguruko etxeetan, erasoren baten lekuko izanez gero nola jokatu behar den azaltzen duten jarraibideekin.

Ildo beretik, pegatinak banatuko dira ostalaritzako establezimenduetan eraso sexisten gaitzespena ikusgarri egiteko, bai eta indarkeria kasuen aurrean nola jardun behar den agertzen duten protokoloen berri emateko ere.

Aste Nagusian informazio eremu bat egongo da indarkeria matxista prebenitzeko, horrekiko sentsibilizazioa areagotzeko eta gaiaren inguruko arreta eskaintzeko.Informazio eremu hori hainbat lekutan eta egunetan egongo da jaietan eta bertan, indarkeriaren aurkako iniziatibak kontsultatu eta informazioa bildu ahal izango da.

Amaitzeko, kanpaina sare sozialetan topatu ahal izango da. Honako etiketa hauek sortu dira #ezezetzda #noesno #corresponsabilidad #erantzukidetasuna. Gainera, Dbus-eko monitoreetan kanpainako irudiak egongo dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE