Ernesto GascoK Udaltzaingoa Morlansera eramatea eta Easo kaleko eraikinari erabilera berriak ematea eskatu du.
Gascok dioenez Morlanseko egoitza berria udaltzainen egoera baldintzak hobetuko lituzke eta ondorioz, donostiarrei eskeintzen dien zerbitzua ere hobetuko litzateke.
Horrez gain, Easoko eraikinari erabilera berria emateko aukera legoke. Jakina da Francisco Escuderoren kontserbatorioak instalazio handiagoak behar dituela eta Easoko eraikina izan daiteke behar horiei erantzuteko modu egokia.