Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 27

DONOSTIAKO HONDARTZEK ISO 14001 ETA EMAS KALITATE ZIURTAGIRIAK ERAKUTSIKO DITUZTE

Producto Producto

Donostiako hondartzek ISO 14001 ziurtagiria dute 2000z geroztik eta EMAS erregistroan inskribatuta daude 2003az geroztik. Bi ziurtagiri horiek bermatzen dute gure hondartzetan egiten den kudeaketa egokia dela ingurumenaren aldetik, ingurumen-eragina izan daitekeen txikiena dela eta ingurumenaren alorreko legeak betetzen direla.

Hondartzez arduratzen den zinegotzi Miguel Angel Díezen hitzetan, “2016ko urte honetan sistema goitik behera berrikusi da eta dagozkion auditoretza osoak egin dira. Horien emaitza positiboa izan da”. Hori horrela, Donostiak 13 urte bete ditu jada gure hondartzen ingurumen bikaintasunik handiena bermatzen duen Europako EMAS erregistroan.

Hain zuzen ere, bertako erabiltzaileak zein kanpokoak gure hondartzen kalitateaz ohartarazteko jarri dira Kontxan, Zurriolan eta Ondarretan hondartzen kalitatearen ziurtagirien adierazgarriak daramatzaten zutoihalak. “Jende askok jakin nahi du zergatik ez dugun bandera urdinik” esan du Miguel Angel Díezek. “Erantzuna erraza da: Donostia lehen-lehengo lerroan dago bertako hondartzetako ingurumen kudeaketari dagokionez, eta haien kalitatea, beraz, bikaina da. Horrexegatik zutoihalak ikusgai eduki nahi ditugu, mundu guztiari jakinarazteko zer diren gure hondartzak, hiriko ohorea”.

Ziurtagiri horiek lortzeko, beste batzuen artean, hondakinen bilketa eta kudeaketarekin, ur eta energia-kontsumoarekin edo bainatzeko uraren kalitatearekin zerikusia duten alderdiak hartzen dira kontuan.

2015eko datuak HONDAKINAK

2015ean erretiratutako hondakinen kantitate osoa ez da apenas aldatu aurreko urtekoarekiko, baina asko hasi da soilik udako hilabeteak kontuan hartuz gero. Neurri handi batean, gaikako bilketaren hazkunde oso nabarmenari zor zaio hori. Hondartzako puntu garbiak deitutakoetatik eta ontzietatik erretiratutako kantitatea iazkoaren bikoitza izan zen, eta hondartzen erabiltzaileen portaera asko hobetu dela islatzen du horrek.

Nabarmendu behar da hondartzetan igluak erabiltzen direla ontziak, papera eta beira biltzeko eta zabor-poltsa horiak, ontziak biltzeko; kabinetan, papera/kartoia eta ontziak biltzeko edukiontziak; aparte biltzen dela itsasoak ekarritako zura, balioztatze energetikorako; eta hondartzetako paseoetan birziklatze-uharteak deiturikoak daudela, gai organikoa uzteko ontzia ere badutenak. Urtean zehar hondartzetan sortutako hondakinen ia % 52 zabortegira ez joatea lortu da horri guztiari esker.

URA

Uraren guztizko kontsumoak gora egin du, baina ez nabarmen, lehengo urtearekiko. Kabinetako kontsumoak behera egin du eta kanpoko dutxetakoak berriro gora, azken lau urteetako joerari jarraiki (2014an izan ezik, zeinetan behera egin baitzuen). “Gogoratu behar da 2011n dutxatzeko zenbait puntu kendu zirela hondartzetatik kontsumoa murrizteko, baina kexa asko izan zen eta berriro jarri genituen” esan du Díezek. Aurten, kontsumo ratioak hobetzeko, murriztu egin da sakatze bakoitzaren ur-irtenaldiaren iraupena. Dutxen erabiltzaileentzako sentsibilizazio kanpainaren bat ere egin liteke ura alferrik galtzea ekiditeko.

ENERGIA

Energiaren guztizko kontsumoak gora egin du nabarmen. Igoera hori kabinetako gas naturalaren kontsumo igoerari zor zaio, argindar kontsumoak, erabiltzaileko, behera egin baitu (beren emaitzak eman dituzte argindar kontsumoa gutxitzeko kabinetan ezarritako neurriek, esaterako baterako, erabiltzen ari den aldagela-guneko argiak piztea soilik). Nolanahi ere, esan behar da 2014an nahiko gas natural gutxiago kontsumitu zela, eta 2015ean atera diren balioak 2013koen parekoak direla, eta 2012koak baino txikiagoak ere bai.

2016KO EKINTZAK

 Hondartzetan informazio-kartelak jarriko dira eta 4.000 hautsontzi banatuko dira erretzaileen artean.

 Dutxetako eta oinak garbitzeko iturrietako sakagailuak aldatuko dira funtzionamendu-aldia laburtzeko.

 Uraren erabilera egokiari buruzko informazio-kartelak jarriko dira dutxa eta oinak garbitzeko iturri ingurutan.

 Ondarretako kabinetako ur beroaren sistemaren funtzionamendua berrikusiko da eta gas naturala aurrezteko neurriak ezarriko dira, ahal bada.

 Ingurumen kudeaketako sistema zabalduko da hondartzetan egiten diren ekitaldien ingurumen-inpaktura.

Amaitzeko, hiru hondartzetan ingurumenaren kudeaketa sistemaren ikurrak (ISO 14001 eta EMAS araudia) jarriko dira, udalerriko hondartzen ingurumen bikaintasuna ikusgai egoteko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE