Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 20

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAK JADANIK BADU JAIETAKO ZAPIA

Zapia Iñigo Garvik diseinatu du; bera izan da Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak antolatutako lehiaketaren irabazlea
Producto Producto Producto

Iñigo Garvi arkitektoak eta diseinatzaileak diseinaturiko zapia izango da Donostiako 2016ko Aste Nagusiaren ordezkaria, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak antolaturiko "2016 Puntada" lehiaketa irabazi baitu. Aste Nagusirako, 10.000 zapi baino gehiago egin eta banatuko dira herritarren artean, hiriko saltokien bitartez. Lehiaketaren irabazleak 1.000 €-ko saria jaso du.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok, zapi irabazlea hautatzeko epaimahaiko lehendakariak, ondorengoa azpimarratu zuen: "zapi honek lehen unetik konbentzitu gaitu, diseinu oso donostiarra izateagatik. Espero dut azkenean jaietako gure zapia izatea". Zapi irabazleak zirriborroarekin lehiaketan parte hartutako beste 10 finalista izan zituen aurrez aurre.

Hauek izan dira hamar diseinu finalista: Ane Arsuaga, ANUK estudio, Cristina Iraundegui, Iñigo García Villanueva, Karla Montoto, Lara Aranzabal, Laura Poza, Naiara Alonso, Paula Bonilla eta Tochy&Pochy. Goizeko 10:30ean Talent House eraikinera joan behar izan dute proiektuak epaimahaiaren aurrean defendatzera. Epaimahaia Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok zuzendu du, eta honako hauek osatu dute: Donostia Moda Klusterreko teknikaria den Laura Chamorrok; Mari Mar de Sosak, Zaharrean-Centro Erdi Elkarteko koordinatzaileak; AEG Ikastetxeko Ehun Sailak; eta Asun Domínguez Eskolaren zuzendariak. Proiektuak defendatu ondoren, epaimahaiak erabaki du Donostiako 2016ko Aste Nagusia ordezkatuko duen zapia Iñigo Garvirena izango dela.

Pasa den martxoan aurkeztu zen ‘2016 puntada’ lehiaketa; hain zuzen ere, 2016ko Aste Nagusiko zapiaren diseinu berria egiteko eta sortzeko bertako diseinatzaileek beren sormen guztia garatu ahal izateko ekintza.

Lehiaketa Donostia Moda Klusterraren bidez antolatzeko arrazoia Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascoren hitzetan ondorengoa izan zen: “Klusterraren sormena eta hirian diseinuaren eta sormenaren aldetik dugun talentuaren emari garrantzitsua aprobetxatu nahi dugu Aste Nagusia bezalako gertaera garrantzitsurako. Hurbiltze eta saiakera asko izan ditugu, baina leku askotan jaiak identifikatzen dituen jai-elementu hori ez dugu topatu; hots, zapia”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE