Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 ABE 19

DONOSTIAK DIO HIRIARI ITZULI BEHAR ZAIOLA TURISMO TASA

Donostiako Udalak dio turismo tasak balio behar duela hura aplikatzea erabakitzen duten herriek turismo jasangarriko programak eta politikak gara ditzaten.

Joan den azaroaren 30ean, proposamen bat aurkeztu zuten Euskadiko Turismo Mahaian, eta, horren ondorioz, Donostiako Udalak bere proposamena helarazi dio hari. Hain zuzen, eskatzen du udalek aplikatzekoa izatea turismo tasa.

Donostiako Udaleko alkateorde eta Turismoko zinegotzi Ernesto Gascok adierazi duenez, "tasak borondatezkoa izan behar du. Udal bakoitzak erabaki behar du jarri nahi duen ala ez, eta, jakina, tasarekin biltzen den dirua udalerriari itzuli behar zaio".

Donostia Turismoko arduradunen ustez, euskal udalerri bakoitzak errealitate bat du, eta ez da komeni eredu bakar bat aplikatzea lurralde osoan; hobe da tasa jartzeko edo ez jartzeko erabakia udal bakoitzaren esku uztea.

“Kontuan izan behar da zein den ostatu bakoitzaren tipologia, zer tarifa jar daitezkeen instalazio turistiko motaren arabera eta hobariren bat jar ote daitekeen kasu jakin batzuetan", adierazi du Ernesto Gascok. Hark aldarrikatzen duenez, udalerriek izan behar dute protagonista, betiere Eusko Jaurlaritzaren organo eskudunak oro har erabakitzen dituen gidalerroen kaltean izan gabe.

Donostiako alkateordearen ustez, “turismo tasa hori hiriari itzuli behar zaio, eta bildutako dirua turismo politika jasangarriak sustatzen lagunduko duten jardueretan erabili behar da; beharrezkoa izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren sail eskudunak fiskalizatu ahal izango du baliabide hori nola erabiltzen den. Ez gaude tasa funts erkide batera joatearen alde, baizik eta turistek eta bisitariek udalerri bakoitzean sortzen dituzten kalteak konpentsatzearen alde. Gerta liteke herri batek bere borondatez erabakitzea turismo tasa ez ezartzea eta funts erkide horren onurak jasotzea”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE