Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 URT 27

DONOSTIAK BERE BIDE GARBIKETA ZERBITZUA INDARTU DU HIRIA GARBIAGO EDUKITZEKO

Producto Producto

“Garbitu” da Donostiako garbiketa zerbitzuaren datozen urteetarako marka berria. Hitz joko txiki bat egiten da “garbitu” hitzarekin. Garbi hitzari grafia eta kolore desberdinarekin "tu" amaiera erantsita, kontua da donostiarra inplikatzea hiria garbi edukitzeko helburu horretan.

Donostiako garbiketa zerbitzuaren irudi berriaren aurkezpenean, Bide Publikoetako eta Ingurumeneko zinegotzi Alfonso Gurpeguik gogora ekarri du FCC eta Serbitzu enpresek osaturiko ABEEri esleitu zaiola zerbitzua 4 urterako, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, eta 13.178.749 eurotan urteko. Horrek esan nahi du biztanle bakoitzeko 75 euroko gastua eragiten dela urtean Donostiako hiria garbitzeko eta mantentzeko. “Gogoan eduki behar dugu hiriaren garbiketan zenbat inbertitzen dugun, eta horrenbestez, ahalik eta gutxien zikindu”

Eguneroko erraztatze, urez garbitze, espaloi garbitze... lanak sartzen dira kaleen garbiketan. “Kontratu berriak 33 ibilgailu gehiago jarri ditu hiria baldintza hoberenetan edukitzeko helburua bete ahal izateko, hauxe da, lehen 83 ibilgailu zeuden eta kontratu berriarekin 116 izango dira, erraztagailuak, zisternak, urez garbitzeko makinak eta beste”, adierazi du Bide Publikoetako eta Ingurumeneko zinegotziak.

Baliabide mekanikoen atalean, berrikuntza nagusietako bat da erraztagailu elektrikoak erabiliko direla Alde Zaharra eta gune Erromantikoa bezalako eremuetan. 13 triziklo elektriko ere jarri dira, mugikortasuna hobetuta langileak eremu gehiagora eta azkarrago iritsi ahal izateko. “Horixe da azpimarratu beharreko berrikuntzetako bat. Triziklo elektriko horiek jarri dira garbiketako langileak eskuz eramaten zuen ohiko orgaren ordez. Hemendik aurrera brigada horiek eskuzko orga lagunduak eta triziklo elektrikoak eramango dituzte, eta horri esker zerbitzuaren errendimendua handitu egingo da, ingurumenean eraginik izan gabe eta langileen lan kalitatea hobetuz”.

“Esan behar da, bestalde, aurkezten diren baliabide material horiez gain, giza baliabideak ere gehiago izango direla", adierazi du Gurpeguik. "Bide garbiketa zerbitzuan 248 langile ari dira, hauxe da, orain dela urte bat indarrean zegoen aurreko kontratuarekin baino % 7 gehiago. Batez ere igandeetan eta jaiegunetan jarri dira giza baliabide gehiago, orain arte baino % 33 gehiago, hain zuzen ere”.

Gainera, garbiketako brigadek beste garbiketa eta mantentze lan batzuk ere egiten dituzte hiriko igogailu publikoetan, urmaeletan, parkeetan eta txorkoetan, eskaileretan, lurpeko eta aireko igarobideetan, haur parkeetan, hustubideetan, pintadetan...

Hiriko paperontzien homogeneizazioa da beste berrikuntzetako bat. Gaur egun 4.035 paperontzi daude, baina modelo eta era askotakoak. Bakarkako 3.183 paperontzi aldatuko dira beste batzuk modernoagoak eta edukiera handiagokoak jartzeko. 4 birziklatze paperontzik osatutako gune ekologikoak ere aldatuko dira edukiera handiagoko modelo bat jartzeko, eta egungo kopurua bikoiztu egingo da gainera, lehen 16 eta orain 32 gune izango baitira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE